Joan den ostegunean, ekainak 13, "Las mil primeros" liburua aurkeztu zen Bilboko Arangoya ikastetxean, Opus Deiren apostolutzaren hasierako istorioa emakume ezkonduekin kontatzen duena. Erabat gainezka zegoen areto batean, Maria Luisa Galdón eta Julio Montero idazleek liburu horren zergatia azaldu zuten, eta atentzioa eman zien lehen mila emakume supernumerario horien bizitza gertutik ezagutzean, horietako batzuk ikusleen artean baitzeuden.