Historia

Opus Deiren historia laburra

1928. Urriak 2: Josemaría Escrivá de Balaguerrek, gogo jardun batzuetan Madrilen, Jainkoaren goi-argiz, Opus Dei fundatu zuen, edozein klasetako pertsonei santutasun bide bezala zuzendua, lanbidearen barruan eta kristauaren eguneroko eginbeharrak betez. ”Opus Dei” izena geroxeagokoa da: ez zuen erabili 30eko hamarkadaren hasiera arte, Jaunak eskatzen zionari buruz idatzitako oharrretan eta bere solasaldietan lehenbizikotik Jaungoikoaren Egintzaz hitz egiten bazuen ere.

1930. Otsailak 14: Madrilen, Meza ematen ari dela, Jaungoikoak san Josemariari adierazten dio Opus Dei emakumeei ere zuzenduta dagoela.

1933. Opus Deiren lehenengo zentroa irekitzen da, DYA Akademia, batez ere ikasleentzat zuzenduta, non Zuzenbide eta Arkitektura eskolak ematen diren.

1934. DYA unibertsitari egoitza bihurtzen da. Handik, fundatzaileak eta lehenengo kideek kristau heziera eskaintzen dute eta Opus Deiren mezua gazteen artean zabaltzen. Eginkizun horren garrantzizko zati bat katekesia da, eta behartsu eta gaixoenganako atentzioa Madrileko azken auzoetan. Josemaria Escrivak beti ematen dio bere ekitaldien berri Madrileko apezpikuari, eta haren onespena eta bedeinkapena dauka hasieratik.

Consideraciones espirituales, Camino-ren (Bidea) aurrekaria, argitaratzen da Cuencan.

1936. Espainiako gerra zibila: erlijioagatiko jazarpena pizten da eta Josemaria Escrivak babesa bilatu behar du leku desberdinetan. Garaiko gorabeherek geldiaraztea behartzen dute, momentuz, fundatzaileak zituen asmoak Opus Deiren apostolutza lana beste nazioetara zabaltzeko.

1937. Fundatzaileak eta Opus Deiko fededun batzuk, Pirinioak Andorran zehar gurutzatzen dituzte eta Elizarekiko jazarpenik ez dagoen aldera pasatzen dira.

1938. Burgosko herritik berriro hasten da apostolutza lana.

1939. Josemaria Escriva Madrilera itzultzen da. Opus Deiren hedapena Espainiako beste herri batzuetara. Bigarren mundu gerrak beste naziotan hastea galarazten du.

1941. Martxoak 19: Madrilgo apezpikuak, Leopoldo Eijo y Garayek, Opus Deiren lehenengo eliz barrutiko onarpena ematen du.

1943: Otsailak 14: Mezaren barruan, Jaunak zuzenbidezko irtenbide bat ikusarazten dio Josemaria Escrivari, Opus Deiko apaizen ordenazioari bidea irekiko diona: Gurutze Santuaren Apaiz Elkartea.

1944. Ekainak 25: Madrilgo apezpikuak Opus Deiko hiru fededun ordenatzen ditu: Alvaro del Portillo, Jose Maria Hernandez de Garnica eta Jose Luis Muzquiz.

1946. Opus Deiren fundatzailea Erromara aldatzen da bizitzera. Ondorengo urteetan, Erromatik Europa guztia zeharkatzen du, apostolutza lanaren ezarpena nazio desberdinetan prestatzearren.

1947: Otsailak 24: Aulki Santuak lehenengo onarpen pontifikala ematen du.

1948: Ekainak 29: Fundatzaileak Gurutze Santuaren Erromatar Ikastetxea eraikitzen du. Handik aurrera, Opus Deiko fededun askok han jasoko dute heziera espiritual eta pastoral sakona, Erromako ateneo pontifikal desberdinetan ikasketak egiten dituzten bitartean.

1950. Ekainak 16: Pio XII.ak behin betiko onarpena ematen dio Opus Deiri. Onarpen honen bidez pertsona ezkonduak Opus Dein onartuak izan daitezke eta klero sekularreko apaizak Gurutze Santuaren Apaiz Elkartera atxikiak.

1952. Iruñan (Espainia) Estudio General de Navarra sortzen da, gero Nafarroako Unibertsitatea izango dena.

1953. Abenduak 12: Santa Mariaren Erromatar Ikastetxea eraikitzen da, mundu guztiko Opus Deiko emakumeei heziera espiritual, teologiko eta apostoliko sakona ematera zuzenduta dagoen zentroa.

1957. Aulki Santuak Opus Deiren esku uzten du Yauyoseko Prelatura, Perun.

1965. Azaroak 21: Paulo VI.ak hasiera ematen dio Elis zentroari, gazteen lanbide heziketaren aldeko ekimen bat, Erromaren kanpoaldean kokatua, Aulki Santuak Opus Deiren esku utzitako parrokia duela.

1969. Opus Deiren Kongresu Orokor berezia Erroman, hura Prelatura pertsonal bihurtzea aztertzeko asmoarekin, Vatikanoko II. Kontzilioak aurrez ikusitako figura juridiko bat, Opus Dei den errealitate pastoralari egoki zetorkiola zirudiena.

1970. Opus Deiren fundatzaileak Mexikora bidaia egiten du. Bederatzi egunez Guadalupeko Ama Birjinaren santutegira otoitz egitera doa. Jende multzo handiekin bilera batzuk ditu, bertan kristau katekesi lan bikaina egiten duelarik.

1972. Escriva de Balaguer Monsinoreak Espainia eta Portugal zeharkatzen ditu bi hilabeteko katekesi bidaia eginez.

1974. Opus Deiren fundatzailearen katekesi bidaia Hegoamerikako sei nazioetara: Brasil, Argentina, Txile, Peru, Ekuador eta Venezuela.

1975. Fundatzailearen katekesi bidaia Venezuela eta Guatemalara.

Ekainak 26: Josemaria Escriva Erroman hiltzen da. Garai hartan 60.000 pertsonak osatzen dute Opus Dei gutxi gora behera.

Uztailak 7: Torreciudadeko Ama Birjinaren Santutegia inauguratzen da (Huesca, Espainia).

Irailak 15: Alvaro del Portillo hautatzen dute Opus Deiren fundatzailearen ondorengo izateko.

1982. Azaroak 28: Joan Paulo II.ak Opus Dei prelatutza pertsonal bezala eraikitzen du, bere izaera teologiko eta pastoralari egoki datorkion figura juridikoa, eta Alvaro del Portillo prelatu izendatzen du.

1983. Martxoak 19: Opus Dei prelatutza pertsonalaren Eraikuntza bulda gauzatzen da.

1985. Gurutze Santuaren Erromatar Zentro Akademikoa fundatzen da Erroman, 1998an Gurutze Santuaren Unibertsitate Pontifikal izatera pasako dena.

1991. Urtarrilak 6: Joan Paulo II.ak Mons. del Portillo, Opus Deiren prelatua, apezpiku ordenatzen du.

1992. Maiatzak 17. Josemaria Escrivaren beatifikazioa San Pedroko plazan (Erroma).

1994. Martxoak 23: Mons. Alvaro del Portillo Erroman hiltzen da, Lurralde Santura egindako errromesaldi batetik itzuli eta ordu gutxi ondoren.

Apirilak 20: Javier Echevarria Opus Deiren prelatu izendatzen du Joan Paulo II.ak, Hautapenezko Kongresu Orokorrean egindako hautapena baieztatuz.

1995. Urtarrilak 6: Mons. Echevarria apezpiku ordenatzen du Joan Paulo II.ak.

2002. Urriak 6: Joan Paulo II. Aita Santuak Josemaria Escriva kanonizatzen du San Pedroko plazan (Erroma).

Opus Deik zenbait nazioetan hasitako lan egonkorraren data: 1945 Portugal

1946 Italia eta Britania Handia

1947 Frantzia eta Irlanda

1949 Mexiko eta Estatu Batuak

1950 Txile eta Argentina

1951 Kolonbia eta Venezuela

1952 Alemania

1953 Guatemala eta Peru

1954 Ekuador

1956 Uruguay eta Suitza

1957 Brasil, Austria eta Kanada

1958 Japonia, Kenia eta El Salvador

1959 Costa Rica

1960 Holanda

1962 Paraguay

1963 Australia

1964 Filipinak

1965 Belgika eta Nigeria

1969 Puerto Rico

1978 Bolivia

1980 Kongo, Boli Kosta eta Honduras

1981 Hong-Kong

1982 Singapur eta Trinidad eta Tobago

1984 Suedia

1985 Taiwan

1987 Finlandia

1988 Kamerun eta Dominikar Errepublika

1989 Macau, Zeelanda Berria eta Polonia

1990 Hungaria eta Txekiar Errepublika

1992 Nikaragua

1993 India eta Israel

1994 Lituania

1996 Estonia, Eslovakia, Libano, Panama eta Uganda

1997 Kazakhstan

1998 Hegoafrika

2003 Eslovenia eta Kroazia

2007 Errusia