Aiete, Musikene eta Caritas

Dirua Musikeneko ikasleek Kursaalen eskainitako kontzertuan bildu zuten

Aiete Egoitza Nagusiko egoiliarrek 9.000 euroko dohaintza egin diote Caritas Gipuzkoari, Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko ikasleekin batera, joan den otsailean Kursaal Jauregian antolatutako Kontzertu Solidarioaren sarrerak salduz bildu zuten diru kopuruarekin; Musikeneko ikasleek Carmina Buranako XII. eta XIII. mendeko goliardoen kantuen bilduma bat interpretatu zuten.

Gazteek azaldu zutenez, “hiriko pertsona askoren egoeraren aurrean ezin genuela ezer egin gabe gelditu” konturatu ginenean sortu zen ekimen hau, eta horregatik erabaki zuten “gure denboraren zatitxo bat hiriko behartsuenen alde ematea, haientzat dirua bilatuz eta erakunde honen bidez banatuz”. Ikasleek hauxe aditzera eman zuten.

Aiete Egoitza Nagusiko zuzendaria, Santiago Zayas, izan da Jose Ramón Aramendi, Caritas Gipuzkoako zuzendariari bildutako dirua ematearen arduraduna.