Zorionak chef guztiei!

Eskibeleko 7 Ikasle Donostia 2016-ek Sarituak

Marina Arrieta, Ana Arrizabalaga, Arantxa Edeso eta Marina Pena, DBH 4.ekoak, eta Lucía Cendoya, Sara Combarros eta Isabel Serrano, DBH 3.ekoak, bi talde irabazle izan dira Basque Culinary Cernter-ek eta DSS2016-k antolatutako Gazteak Sukaldearen Sortzaile lehiaketa irabazi duten bederatzi taldeen artean.
Lehiaketan, EAEko 12-16 urteko gazteei irekia, euskaraz egindako bideo bat aurkeztu behar zen, non, aitona-amonen tradiziozko errezeta batetik abiatuz, plater berritzaile bat sortu behar zen. 70 bideo baino gehiago aurkeztu ziren.


Ekaineko 11n, larunbatez, berriz beren platerak landu behar izan zituzten BCC-ren instalazioetan, non hango irakasleen aholkuak jaso ahal izan zituzten. Beren lanen emaitza gonbidatuei erakutsi ondoren, sariak jaso zituzten sukaldari handien eskutik: Martin Berasategi, Jose Juan Castillo, Luis Irizar, eta Mikel López Iturriaga gastronomoa. Segidan BCC-k eskainitako koktela plater irabazleetan oinarrituta zegoen. Saria, datorren uztailaren 16an BCC-n emango den sukaldaritza ikastaro bat izango da.
Zorionak chef guztiei!