“Ustekabeko gertaera”

Opus Deiko emakumeen lehen urteak

Mercedes Montero eta Inmaculada Alva historialariek liburu bat aurkeztu dute Iruñean. Bertan, Opus Deik emakumeen artean lehenengo 20 urteetan izan duen lana finkatzeko faseak azaltzen dira.

Mercedes Montero eta Inma Alva, bolumen berriaren egileak, Istituto Storico San Josemaría Escriváren ikertzaileak dira. Gainera, biak Nafarroako Unibertsitateko irakasleak dira eta, horregatik, liburuaren lehen aurkezpena han egin da, eta egileek, galdera batzuei erantzunez, emakume horien ezaugarriak nabarmendu zituzten:

Jainkoarengan zuten fede hauskaitza eta Opus Deiren sortzailearengan zuten konfiantza.

Norberaren interesak bateratu eta Opus Dei aurrera ateratzen jakitea.

Unibertsitatearen munduan sartzea. San Josemariak argi zuen Opus Deiko emakume eta gizonek jarduera apostoliko bera izango zutela, eta emakumeen unibertsitatean sartzeko mugimendua geldiezina zen.

Opus Dei egiteko inplikatu ziren zereginak askotarikoak eta berriak izan ziren, orduko gizartean emakumeen rola kontuan hartuta, hala nola Minerva argitaletxea sortzea edo Zurbaran unibertsitate-egoitzako zuzendaritza. Opus Deiren mezuak lan- eta apostolu-aukera batzuk irekitzen zizkien, berrogeiko hamarkadan emakume batek pentsa zezakeenaz haruntzago.