Senitarteen Topaketa Torreciudaden

Mendi Alai Gazte Elkarteak ikasturte osoa eta bere familiak Ama Birjinaren esku utzi zituen

Bilboko Mendi Alai Gazte Elkarteko lagunek parte hartu genuen pasa den Irailaren 17an, Torreciudaden izandako familia egunean. Hamasei urtez ospatu egin da egun hau, beti Irailean, ikasturte hasieraz. Izugarrizko momentua da, orain hasten dugun hurrengo hilabeteak Ama Birjinaren menpean jartzeko.

Mendi Alaitik, aurreko eguna joan ginen, barikuen, kotxez. Gurasoak etorri ziren, eta ume asko eta asko. Bost orduko bidaia, nahiz eta luze izan, nahiko alaitsua izan zen, abesti eta irribarreen artean. Bidaia, aurreko egunean egiteko abantaila, eguna prestatuta eta ondo lo eginda hastea da., eta umeak humore onez.

Egun euritsua izango zela esaten zuten baina eguzkiak ere pixkanaka-pixkanaka parte hartu nahi izan zuen jai honetan. Ama Birjinari oparitu genion argazkien album bat, Mendi Alai Klubeko senitarteen argazkiekin, familia guztiengatik eskatuz. Hirurogei eskariak baino gehiago egon ziren, guztiak desberdinak.

Gero, Meza Santua. Nahiz eta jende asko egon, otoitz egiteko une egokia zen, jendea momentua gozatzen zegoen eta. Meza jarrai genezakeen emandako liburua erabili genuen.

Sermoia sakona izan zen eta jendeak batzutan moztu zuen txaloka. Beste gauza batzuen artean, hitz egin zuen ea zein izan behar zen gurasoen esker oneko jarrera, seme-alaben bokazioen aurrean, nahiz eta haiek beste planak imajinatu. Eta kristau senitartearen garrantzia herrien ebanjelizazioan; honexetarako garrantzia handia dauka amen arreta haien familientzat.

Konfesio asko egon ziren. Baselizara jaitsi ginen sinadura-liburuan idazteko. Nahiko jende zain zegoen, baina merezi du, intentzio horiek gero kontutan izaten baitira Meza Santuan. Egun zoriontsua izan zen, benetan. Hara joan zen gizon batek esan zuen: “Hemen, Jaunaren hurbilago gaude.”

Mendi Alai Gazte Elkartea