Saxum Visitor Center

Lurralde Santuen sarrerako atea

Hiru urtetan lan egin ondoren, Lurralde Santuetan ireki da Saxum Visitor Center, erromesei historia biblikoa eta harekin harremanetan dauden lekuak ulertzera laguntzen diena.

Joan den ostegunean, otsailak 7, 2019,Saxum Visitor Center Lurralde Santuan ofizialki ireki zen. Visitor Center multimedia zentro berri bat da Lurralde Santuei buruzkoa, Jerusalemgo kanpoaldean kokatua, Abu Gosh-en.

Yariv Levin, Israelgo Turismo ministroa eta Mons. Giacinto Marcuzzo, Jerusalemgo gotzain laguntzailea presente egon ziren, hala nola 130 parte hartzaile gutxi gora behera. “Egia esan, uste dut zentro honek baduela mundu guztiko turistak eta erromesak erakartzeko indarra, historiari buruz modu esanguratsuz ikasi nahi dutenak”.

Marcuzzoren esanez “zentro honek joan den denboraren historia presente bihurtzen du. Hona heltzen diren erromesek, gure egunetakoak, mende honetakoak, Jainkoaren eta garai hartako gizakien artean eman ziren misterioen esperientzia bizi behar dute”.


Saxum Visitor Center-ek salbamenaren historia eta Lurralde Santuena errazago eta modu modernoago batean ulertaraziko diela turista eta erromesei itxaroten du. Denbora linea bat eskaintzen du, giza zibilizazioaren eta Itun Zaharraren datak elkartzen dituena; harrizko mapa handi bat Abraham eta Moisesen bidaiekin; Jerusalem eta Leku Santuen ukimen-pantailak eta 4D proiekzioak.

Lurralde Santuetan ikusi eta ikasi duten guztiaren irudi mental bat buruan sorraraztea turistei era erromesei du helburutzat, etxera heltzen direnerako.

Saxum Visitor Center mundu osoan Opus Dei Prelaturako kide eta laguntzaile direnek sustatu dute.