Prelatuaren mezua (2020ko azaroaren 22a)

Kristo gure errege izaten uztea

Denbora gutxi igaro da Obran egiten dugun lanaren ezaugarri batzuei buruzko gutun luzea iritsi zitzaizuenetik. Idatzi hori irakurtzen eta sakontzen jarraitu nahi nuke. Lankide zaretenoi eta San Rafaelen lanean parte hartzen duzuenoi ere arretaz irakurtzera gonbidatzen zaituztet, Obra hobeto ezagutu eta zuena ere har dezazuela.

Atzo diakonatua, osasun-egoera berezi hauetan, jaso zutenen alde errezatzen jarraitu. Gogoan izan, beraz, mundu osoko pertsonengan pandemia horrek eragiten jarraitzen duen sufrimendua.

Gaur, Kristo Erregeren ospakizun honetan, gogora ditzakegu San Josemaria-ren hitzak: «Bera nire errege izan dadin, bere grazia ugaria behar dut: horrela, azken taupada, azken arnasketa, intentsitate txikieneko begirada, hitz arruntena, eta sentsaziorik oinarrizkoena ere, Kristo Erregearentzat hosanna batean bihurtuko da» (Es Cristo que pasa, 181).

Helburu horretatik urrun gaudela sentitzea ez da ezinezkotzat hartzeko arrazoia, ez eta gu geldiarazteko ere. Gure aldetik ahal duguna jartzen badugu, Jainkoaren graziak, agian konturatu gabe, pixkanaka gure bihotza Jesukristorenarekin identifikatuko du.

Maitasun osoz bedeinkatzen zaituztet

Fernando