Prelatuaren Gabonetako zorion-agurra

Mons Fernando Ocáriz-en mezua, Jesusen Jaiotzaren ospakizuna dela eta

Aurten, Gabonetako ospakizunak kutsu berezia hartuko du, bizi dugun munduko osasun larrialdiaren ondorioz. Agian Belenera joango gara, Familia Santuaren aurrean kezka edo sufrimendu bereziren bat jartzeko.

Jesus Haurra aterpean edo bere Amaren besoetan ikusteak, mugez betetako ingurune batean, baita materialez ere, lagundu egiten digu fedearen begiekin gertatzen den guztia ikustera, jainkozko eta giza zentzua antzematera, eta, era berean, egoera honetan Jainkoak norberagatik duen maitasuna aurkitzera.

Jesus Haurrak bihotz aske batekin bizitzera deitzen gaitu, lur honetako gauzetatik askatuta, benetan garrantzitsua dena ezagutzen dakien bat izatera

Jar ditzagun asmo horiek San Joseren esku, batez ere Aita Santuak deitu berri duen Urte Santu honetan.

Nire bedeinkazio maitagarrienarekin, Gabon zoriontsuak opa dizkizuet.