Orain dela lau urte, Pin-Yen Ines Taiwan-dik etorri zen Nafarroako Unibertsitatean ikasteko

Ikasle txinatar baten bataioa Iruñeko katedralean

Joan den igandean, eguerdiko 12etan, Iruñeko Andre Maria Donearen katedralak, fededunez gainezka, Jaunaren Jordaneko Bataioa oroitzen zuen ospakizun nagusia izan zuen. Artzapezpikuak nagusitu zuen Eukaristia, katedraleko kabildoak eta Meza ematen zuten beste zenbait apaizen laguntzaz.

Pin-Yen Ines Su Eukaristiaren ospakizunaren barnean izan zen bataiatua. Pin-Yen Ines Su Taiwan-darra da eta orain Nafarroako Unibertsitatean ikasten du. Zeremonia berean, Ines gazteak Sendotza sakramentua jaso zuen. Pin-Yen Ines orain dela lau urte iritsi zen Iruñera eta segituan izan zen lagun kristauekin harremanetan. Beraiekin aritu zen fede gaiei buruz elkarrizketan eta eztabaidan. Garai hartan ez zuen Jainkoarengan sinisten.

Nafarroako hiriburuan bi urte zeramala, katedralean izandako bere lagun Yi-hua Ma Estherren bataiora joan zen, 2003.eko Berpizkundeko Pazko egunean. Bai ospakizunak, bai Sebastian artzapezpiku jaunaren hitzaldiak benetan hunkitu zuten Pin-Yen Ines. Orduan, Jutta Burggraf katekistaren laguntzaz katekesi prozesua hasi zuen, Clara Sarasa bere amabitxirekin batera, bere aitabitxia den Jose Benigno Freire Unibertsitateko irakasleak utzi zion “La fe explicada” izeneko liburuak bultzaturik.

Lagun askok lagundu dio Pin-Yen Inesi bere bizitzako pauso garrantzitsu hau ematen, baina Yi-hua Ma Esther, bere lagun minak, inork baino hobeto egin du. Eta Pin-Yen Inesek benetako gogoz eskertzen dio fede bidea agerterazi izana, Jainkoarenganatu baitu, bere askatasuna guztiz errespetatuz.

Filipinar naziotasuna eta arbaso txinatarrak dituen Jose Alviar jauna, Unibertsitateko kapilauak, oso betebehar berezia du ekialdeko ikasleen katekesian.

Unibertsitatean, zenbat ikasle etorri dira Txina edo Asia ekialdetik?

Hirurogeita hamar, gutxi gora behera; gehienak Txina eta Taiwan- dik datoz, eta dozena bat Japondik.

Zer ikastera etortzen dira?

Datozenen artean, erdia baino gehiago emakumeak dira eta gaztelera ikastera datoz, gero nazioarteko merkataritzan eta turismoan aritzeko asmoz.

Zenbat lagun bataiatu dira azken urteotan?

Azkenaldi honetan, bizpahiru lagun bataiatu dira: ikastaro honetan beste sei daude, baina norberak prozesu berezi eta bakarra jarraitzen du.

Nola egiten da beraiekiko katekesia?

Kontzilio ondoko liturgia eraldaketaren ondorioz, katekumenotza aldatu egin da. Eta guk, bai Eliza unibertsalarako, bai Iruñeko elizbarrutirako ezarri diren adierazpen edo urratsak jarraitzen ditugu. Honez gain, kasu bakoitza bertako gotzaiarekin batera aztertzen dugu. Fede bideratze hau bakarka egiten da, ez baitira bi kasu berdin aurkitzen. Hala ere, beti irakasten dira kristau doktrina, kristau bizimodua eta otoitz egitea.

Diario de Navarra