Opus Dei bazen, lehendik ere, laikoez eta apaizez osaturik, nazioarteko eremuan pastoral eta apostolutza zereginean lankidetzan ziharduen batasun organikoa. Zeregin kristau konkretu hori santutasunaren ideala zabaltzean datza, baina munduaren barruan, pertsona bakoitzaren lanbide eta ohiko inguruabarretan.
Pablo VI.ak eta hurrengo Aita Santuek xedatu zuten aztertu zezala, Opus Deiri, beronen izaerari zegokion behin betiko eraketa juridikoa ematearen posibilitatea; eta hori, agiri kontziliarren ikuspegitik prelatutza pertsonala izan behar zen. Moldaketa hori egiteko lanak 1969an hasi ziren, bai Aulki Santuak eta baita Opus Deik ere parte hartuz.
Lan horiek 1981ean amaitu ziren. Orduan, Aulki Santuak txosten bat bidali zien Opus Dei lanean ziharduen elizbarrutietako bi milatik gorako gotzainei, beren oharpenak adieraz zitzaten.
Urrats hori eginda, Juan Pablo II.ak, 1982ko azaroaren 28ko Ut sit konstituzio apostolikoaren bidez, Opus Dei nazioarteko eremuko prelatutza pertsonala eratu zuen. Aipaturiko konstituzio apostolikoa, 1983ko martxoaren 19an bete zen. Agiri horrekin, Aita Santuak Estatutuak, hots, Opus Deiko prelatutzaren pontifize-lege berezia, aldarrikatu zituen. Estatutuok, fundatzaileak urteak lehenago prestatuak dira, legeri berrira moldatzeko beharrezko aldaketekin.