Opus Deiko pertsonak daude jada ia errito denetakoak

Jesus Gonzalez Gaitano jauna, Opus Deiko bikarioa Libanon, gurekin izan da

Badira zortzi urte Opus Dei Libanora iritsi zenetik. Nola da han bizitza kristauentzat?

Kristauen eta musulmanen arteko bizikidetza natural-naturala da, hasieratik, bertara doazenentzat harrigarrienetakoa. Libaniar Konstituzioak aurrez ikusten du, musulmanak eta kristauak, legearen aurrean erabat berdinak direla. Estatuko Administrazioaren aldetik, erlijiozko jaiak, lanik egin gabeko egunak dira, bai batzuentzat eta baita besteentzat ere. Nire iritziz, begirunezko egoera hau oso ondo islatu zuen Aita Santuak 1997an, Libanora lehen aldiz joan eta hurrengoa esan zuenean: “Libano ez da herrialde bat bakarrik, mezu bat da”.

Hala da, bakezko bizikidetza dago eta, egiatan, betidanik izan da horrela, gerratean izan ezik; dena dela, nire iritziz, nazioarteko beste arrazoi batzuen ondorioa izan zen gerra hori. Honetako adibide bat esatearren ez da arraroa, aldi berean, Mezara deitzen duten eliza baten kanpaiak eta otoitzerako deitzen duen muezinaren abestia entzutea. Inor ez da horregatik haserretzen. Erlijiosoen ikastetxeak edo unibertsitateak ere, musulmanentzat eta kristauentzat daude irekiak, eta ez da harritzekoa musulman batek Pazkoa zoriontzea, edo adiskide kristauak Ramadan-eko azken eguneko afarira (Fiter delakoa) gonbidatzea.

Libaniar Konstituzioak, erlijiozko hamazazpi komunitate onesten ditu Libanon, musulmanak zein kristauak. Zentzu honetan, ezkontzaren gaian adibidez, komunitate kristau edo musulman bakoitzaren araubideak aitortzen ditu. Ez dago, beraz, ezkontza zibilik.

Erraza da Jainkoaz hitz egitea?

Gai erlijiosoak, hots, Jainkoaz edo norberaren erlijioaz hitz egitea, askatasun eta naturaltasunez egin daiteke komunitate ezberdinen artean eta ez da arraroa, sarri-sarria ez bada ere, musulmanak sinismen katolikora fedez aldatzea, familietan arazorik sorrarazi gabe. Nire iritziz, Eliza katolikoak (batez ere ordena erlijioso latinoak) -eta baita kristau ortodoxoek ere- oso zeregin garrantzitsua egin dute hezkuntzaren eremu osoan -ikastetxeak eta unibertsitateak-. Izan ere, musulman askok izan dute horietan ikasteko aukera. Hori dela-eta, izpirituaren irekitasun handia eta guztion arteko errespetu bete-betea lortu da.

Bidearen azala

Ez da arraroa musulmanen familiarik onenak, beren seme-alabak ikastetxe kristauetara bidaltzea. Horretara izan da azken berrehunetik gorako urtetik hona. Hortxe dugu bizikidetza baketsu honen arrazoia. Adibide bat ipintzearren, kristau batek ziostan, bere adiskideen arteko onenetako bat musulman xii bat dela, eta berari bakarrik kontsultatzen dizkiola dituen lan-arazoak.

Nola jaso da Opus Deiren mezua giro arabiarretan?

Ekialdeko errito ezberdinek oso arrera ona eman diote Opus Deiko mezuari; izan ere, asko dira, gaur egun, Egintzarako bokazioaren dohaintza duten pertsonak eta, askoz gehiago, Prelatutzak emaniko gogo-jarduketetan parte hartzen dutenak. Egia esateko, hurrengoak joaten ohi dira trebakuntzako jardueretara: maronitak, melkitak, armenioak, kaldeoak, siriako-katolikoak, latinoak eta baita ekialdeko beste erritoetako ortodoxoak ere.

Urte batzuk direla itzuli egin ditugu arabierara San Josemariaren, Opus Deiko fundatzailearen zenbait homilia eta, 2002. urtean, Bidea liburuaren (Tariq, arabieraz) itzulpen eta edizio berria egin da. Izan ere, liburuaren zabalkuntzaz, Libanoko argitaletxe arabiarren arteko ospetsuenetako bat ari da orain, liburu-dendak dituena Siria, Jordania eta Egipto bezalako Ekialde Ertaineko zenbait herrialdetan. Esandakoarengatik, ustea dugu herrialde horietako kristau askok, ohiko bizitza eta lanbidea santutzeko dotrina ezagutu ahal dezaten.

Eroapena eduki behar bada ere, Jainkoari esker, Bidea hasi da ezagutzen. Hain zuzen ere, hilabete batzuk direla jakin izan genuen zenbait pertsonek Alepo-n (Siria) irakurri zutela Bidea. Itzulpen berri hau arabiar herrialde denetan irakurri ahalko da, Afrikako Iparraldetik Pertsiar Golkoraino, guztiotan arabiera baita prentsa, irratia edo telebistan erabiltzen den hizkuntza ofiziala. Eta ez da harritzekoa ekialdeko beste kristau askok, atzerrira joandakoak, Bidea arabieraz eskatzea. Hau horrela izan da, Kolonbia, Frantzia, Australia edo Kanada bezalako herrialdeetan.

Nolakoa da Elizako hierarkiarekin harremana?

Hasieratik bertatik, -Egintzak, bere zeregin apostolikoa hasten duen herrialde guztietan egiten ohi duenez-, Hierarkia Katolikoaren baimenaz ez ezik, baita bultzadaz ere hasi da. Libanora iritsi ginenetik egun apur batzutara, Gotzain maroniten arteko batek (Baalbeck-eko Gotzaina, Mgr. El Hachem) lehena izan nahi zuen Meza Santua emateko Beirut-eko lehen zentroan (orduan, errentan hartu genuen apartamentu txiki bat). Homilian, Opus Deirentzat hitz maitasunez beteak izan zituen. Izan ere, apaiz gazte zenean Erroman ezagutu zuen Opus Dei, Prelatutzako zenbait apaizerekin izandako adiskidetasun minaren bidez.

Beste aipagarri goxo bat: Beyrouth-eko Artzapezpiku maronitak (Mgr Boulos Matar), ekainaren 26an, urtero Libanora iritsi ginenetik, San Josemariaren ohorezko Meza eman izan du bere elizbarrutiko elizen arteko batean, maronitar erritoan (arabieraz, noski). Beste gauza gehiago esan nitzakeen, adibidez, apaizek, denboraldi bat ematen dugula astero, Beirut-eko zenbait eliz maronitetan konfesatzeko. Beirut-eko Artzapezpiku maronitari lehen aldiz azaldu nionean Opus Deiko zeregina nola egiten den, apostolutza pertsonala eta familiako eta lanbideko harremanen bidez -publizitateko kanpaina eta makroproiektu apostolikorik gabe-, zera esan zidan: “Batzuetan, ideia soilak dira eraginik gehien dutenak”.

Nolako eragina du errito eta hizkuntzen aniztasunak?

Kontuan hartu behar da, Libanon, bost ekialdeko errito katoliko daudela eta, ondorioz, bost Gotzain katoliko Beirut-eko elizbarruti berean; gauzak horrela, Meza Santuan norengatik eskatu planteatu genuen. Azkenean, Patriarka Maronita egunero aipatzea erabaki genuen, erlijiozko agintaritza gorena baita Libanon; horrez gain, elizbarrutiko Gotzainaren kasuan, bakoitzak, duen erritoaren arabera dagokionarengatik eskatzea erabaki genuen. Eta, hori esateko, hurrengoa da arrazoia: Opus Deiko pertsonak daude jada ia errito denetakoak eta, hortaz, logikoa da Mezara doan bakoitzak, trebakuntzako jardueretan (erretiroak, elkarbizitzaldiak edo erretiro-aldietan) berarena duen gotzainarengatik otoitz egitea.

Apaizok, arabiera eta liturgia maronitoa ikasten gaude oraingo honetan, burutzen ditugun jardueren arteko zenbait eta Meza, laster batean, errito honetan eman ahal izateko, noski. Dena dela, hemendik aldi batera, errito bakoitzerako apaizak egongo dira, Meza, errito horretantxe eman ahalko dutenak. Iaz, ekainaren 26an San Josemariaren ohorez eman zen Meza maronitoan, gotzainak, berarekin emateko gonbita egin eta otoitzen arteko bat arabieraz esateko animatu ninduen... nik, ahal izan nuena egin eta, Meza amaitzean norbaitek esan zidan ia arabieraz mintzatzen ote nekien, oso ondo ulertu baitzuen otoitza...

Zoritxarrez, gauza bat da irakurtzea -errazagoa dena, arabiera alfabetikoa baita- eta beste bat, ezberdina zeharo, hitz egitea; baina, hala ere, dena iritsiko da, Libanon esaten ohi duten bezala. Lortu egin dut, jada, hamabost minutuko otoitzaldiak predikatzea, adiskideren batekin lehenago prestatuz,... eta, dirudienez, ulertu egiten dira!