Nola egiten da Opus Deiko kide?

Prelatutzaren eta interesatuaren aldeko adierazpen formal baten bidez. Emandako hitzaren balioan eta Prelatutzako kide egiten denaren kristau zintzotasunean dago oinarritua eta bizitza osorako konpromisoa dakar: santu izateko biziro saiatzea, Opus Deiren espirituaren arabera. Beraz, batetik adin-nagusitasuna eta, bestetik, erabaki aske, haztatua eta heldua behar ditu. Eta, horrez gain, aurretiko argibide nahikoa eta gaikuntza-aldi egokia.