1967ko urriaren 8an, Meza bat egin zen lehen aldiz aire zabalean, Nafarroako Unibertsitate gaztearen campusean. Ebanjelioa irakurri ondoren, Josemaria Escrivak paper batzuk hartu zituen esku sendoekin. Astiro hurbildu zen mikrofonora eta bere homilia irakurri zuen. Testuari ongi lotu nahi zitzaion; testu landua, destilatua, ia zizelkatua.
Bizitza arrunta, Jaungoikoaren topaleku
“Zuen senide dituzuen gizakiak, zuen gogo-asmoak eta joranak, zuen lana, zuen maite-minak non, han ere izan behar duzue Kristorekin egunero elkartzeko tokia. Santu izan behar dugu lurreko gauza lurrezkoenen artean, Jainkoa eta gizakiak zerbitzatuz"
“Zain dugu Jainkoa laborategian, erietxeko operazio gelan, gudaletxean, unibertsitateko katedran, fabrikan, lantegian, baserrian, familiako txoko goxoan eta lanaren amaigabeko panoraman. Ondo gogoan izan: badago santu den zerbait, jainkozko zera bat, egoera ohikoenetan gordeta, eta zuetako bakoitzari dagokio zer hori bilatzea.”
“Bide hau besterik ez dago, ene senideok: edota Jainkoa gure bizibide arruntean topatzen dugu, edota ez dugu behin ere aurkituko. Horregatik esan diezazueket gure garaiak itzuli behar diela bai materiari eta bai itxuraz arrunten diren egoerei beren hasierako zentzu jatorra, beraiek Jainkoaren erreinuaren zerbitzuan jarriz, espiritualizatuz, eta Kristorekin etengabe elkartzeko tresna eta egokiera bihurtuz”.
Ebanjelioa eta Ebanjelio berria bezain zaharra
“Eskritura Santuko doktrina hau, Opus Deiren espiritu muinean bertan kokatzen da eta zuen lana perfekzioz burutzera eta Jainkoa eta gizakiak maitatzera eraman behar zaituzte, zuen eguneroko bizitzaren eginbide txikienetan maitasuna jarriz, xehetasunetan gordeta dagoen jainkozko zera hori bilatuz. Ondo baino hobeto datoz hemen hizpidera Gaztelako olerkariaren bertsoak: Despacito y buena letra:/el hacer las cosas bien/importa más que el hacerlas: Poliki eta txukun ari zaitez, egitea bera baino gehiago, ondo egitea da gauza”.
“Senide maiteok, badirudi zeru-lurrek, hor, hodeiertzean egiten dutela bat. Baina ez: benetan zuen bihotzetan elkartzen dira zeru-lurrak, zuen bizitza arrunta santuki daramazuenean".
Mende erdi geroago, gizon eta emakumeek inspirazio iturri izaten jarraitzen dute mundu osoan
Hitz haiek tinko durundi egin zuten eta askoren bihotzera iritsi ziren. Mende erdi geroago ere hitz horiexek inspiratzen dituzte gizon eta emakumeak mundu osoan, Jainkoa eguneroko errealitateetan aurkitzera animatuz. Mons bezala. Fernando Ocáriz, Prelado del Opus Dei-k behin esaten ebanez, "Gauza asko alda daikez, baina guztiok izango dogu Kristoren bizitza arrunta eta komuna".
Guillermo Ormazábali esker, proiektu honetan parte hartu duten beste pertsona batzuekin batera, San Josemariako homilia hau euskaratu da eta escriva.org webgunean argitaratu da. Animatzen zaitugu irakurri ez baduzu, inspira zaitzan.