Marta Tellaeche

16 urte zuzendaria izan eta gero, urtebeteko atsedenaldia hartuko du

Marta, Eskibelgo zuzendari izan zara, 16 urte lan horretan eman ondoren. Zerk aberastu zaitu gehien?

Eskerrak eman nahi dizkiot Eskibeli, profesionalki eta pertsonalki eman didan guztiagatik. Denbora horretan, hainbeste ikasi dut, ze, eskatu dudan eszedentzia-urtean, denbora izan nahi dut horretaz guztiaz arduratu ahal izateko eta alderdi batzuetan sakontzeko, datorren ikasturtea itzultzeko eta ikastetxeari nire onena ematen jarraitzeko.

Ikastetxe batean lan egitea oso berezia da bere misioak duen garrantziagatik. Labur esanda, esan dezaket ikasleak, familiekin batera, zoriontsu izan daitezen eta besteak zoriontsu egin ditzaten prestatzea dela ikastetxearen helburu. Zoriontsu izan daitezen, pertsona onak izaten erakutsi behar diegu. Eta zer da pertsona ona izatea? Modelo onena izateko zortea dugu, Jesukristo. Erraz eta azkar esaten den hori eskola-bizitzako xehetasun askoren bidez eta pertsona bakoitzaren askatasuna errespetatuz eraikitzen da egunero.

Jakina, prozesu horretan familiaren eskutik joan behar dugu. Izan ere, gizarte- eta kultura-aldaketen garai hauetan, indartu eta lagundu egin behar dugu, gizarte sendo bat eraikitzeko.

Bestalde, ikastetxe batean lan egitea opari bat da. Ilusioa, xalotasuna eta ikasleen, batez ere txikienen, miresteko gaitasuna ikusteak harritu egiten nau, eta irakaskuntzarako bokazioa berresten du. Ikasle nagusiekin, halaber, oso pozgarria da heltze-prozesuan, ziurgabetasun-uneetan, zalantza-uneetan, arrakastetan... laguntzea. Bestalde, urte hauetan familiekin izan dudan harremana oso aberasgarria izan da.

Zein dira ikastetxearen nortasun-ezaugarriak? Zer estimatzen dute gehien gurasoek?

Ikastetxearen nortasun-ezaugarria “pertsona, lehena” da, arreta pertsonalizatuaren bidez zehazten dena. Uste dut aurten inoiz baino gehiago saiatu garela betetzen, eta, gainera, modu naturalean ikastetxeko irakasle eta langile guztien artean.

Zein da ikastetxearen hezkuntza-estiloa? Zer dela-eta ezagutzen dituzte zuen ikasleek beren eskola-etapa amaitzen dutenean?

Nire ustez, ikastetxean bi ezaugarri daude, San Josemariak inspiratuak, eta ikastetxearen eguneroko bizitzan agertzen direnak: lana ondo egiten saiatzea eta poza. Ondo egindako lanak eskatzen du, alde batetik, irakasleok gure eskolak ondo prestatzea, ebaluazio-sistema koherente bat izatea, irakasgaiaren helburuak lortzea, gehixeago kostatzen zaien ikasleei kasu egitea…… bestalde, ikasleekiko eskakizunean islatzen da: eginbeharrak betetzen diren begiratzea, lanak ondo aurkeztea, xehetasunak zaintzea... horrek guztiak ikasle bakoitzak bere gaitasunak eta trebetasunak ahalik eta gehien garatzea dakar.