Luka Brajnovic saria David Beriain kazetariari

Ia mila ikaslek, irakaslek eta lagunek sinatutako eskaera

Giza balioen eta pertsonen duintasunaren alde egiteagatik nabarmendu diren komunikatzaileak bereizten ditu sariak.

Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateak Luka Brajnovic saria eman dio David Beriaini. Beriain Fakultatean ikasi zuen 1995 eta 1999 bitartean, eta duela egun batzuk hil zuten Roberto Fraile kamerarekin batera, Burkina Fason, erreportaje bat egiten ari zirela. Luka Brajnovic sariak giza balioen eta pertsonen duintasunaren alde egindako ibilbide profesionala nabarmentzen duten komunikatzaileak aintzatesten ditu.

Sariak Luka Brajnovic du izena, Deontologiako irakasle izan baitzen, Nafarroako Unibertsitateko hogeita hamar kazetarien promoziotakoa.

“Nahiz eta pena handiz, ohorea da Komunikazio Fakultaterako Luka Brajnovic Saria David Beriaini ematea”, esan du Charo Sádaba dekanoak. “Lehenik, Davidek aztarna ezabaezina utzi duelako gizartean, ibilbide profesional bikaina egin duelako, kazetaritza ausart eta konprometitua egin duelako. Egia defendatzeko ahaleginean, enpresa-ekimenak bultzatu ditu, eta horiei esker kontatu behar zituen istorioak kontatu ahal izan ditu”.

Eta, hirugarrenik, etorkizuneko kazetariekin duen inplikazioagatik, “gure ikasleekin etengabe egiaztatzeko aukera izan dugu, eta haientzat beti izan du denbora”, amaitu du Charo Sádabak, eta gogorarazi du ia mila ikasle, irakasle eta lagun ohiak sinatu zutela ikastetxeari sari hori emateko eskaera.

Nafarroako Unibertsitateko Luka Brajnovic saria, hil ondoren, uda pasa ta gero emanen zaio David Beriaini. 2021/2022 ikasturtearen hasieran iragarriko da data.