“Letras a un santo”-ren aurkezpena Erroman

Urtarrilaren 15ean, asteartez, Erroman, kazetari talde baten aurrean, “Letras a un santo” liburua aurkeztu zen.

Ekitaldia Opus Deiren Nazioarteko Komunikazio Bulegoan izan zen. Parte hartu zuten, Maria Del Rincón eta Maria Teresa Escobar liburuaren autoreek, eta Francesco Russo Jaunak, Opus Dei Prelatutzako santuen kausetarako bulegoaren zuzendariak.

Letras a un santo datorren beatifikazioa iragarri ondoren sortu zen, Guadalupe Ortiz de Landazuri dohatsu izendatua izango denaren bizitza ezagutzera ematearren. Bagenekien Prelaturako Artxibo Orokorrean gordeta zeudela haren gutunak (mila baino gehiago) eta haien irakurketa aurkikuntza eder bat izan zen. Gutun haien artean, hirurehun San Josemariari zuzenduta zeuden. Bitartekorik gabe, bera zuzenean ezagutzeko modu zehatz bat iruditu zitzaigun”, azaldu zuen Mariak. Edizio digital bat ateratzea erabaki zen, material hori lehenbailehen erabilgarri egoteko asmoarekin.

Hitzaurrean azaltzen den bezala, Opus Deiren Fundatzaileari egindako gutunen zatiak jasotzen dira. Gutun horietan laster dohatsu izango denak bere arima azaltzen dio San Josemariari, bere pozak, zailtasunak eta itxaropenak azalduz egiten ari den santutasun bidean. Nahiz eta mende erdi bat igaro den gutun hauek idatzi zirenetik gaurko irakurleei dei egiten die: “Ni neu Guadaluperekin identifikatuta eta berak eraginda sentitu naiz.

Bere lanbidearen, kimikaren, zale amorratua, emakume hau grina beraz saiatzen da Jainkoak aurrean jarri dizkion proiektuak aurrera ateratzen, oztopoetan gelditu gabe. Oso errealista, gazte zenetik gaitza bidelagun izan zuena, bere akatsak ezagutu eta haietaz barre egitera ikasi zuena, uzkurtzen ez zena; alderantziz, zoriontsu izan zen eta minutu bakoitza gogotsu bizitzen zuen…”, erantsi zuen Maria Teresak.

Guadalupek igaro zuen bere bizitza –don Francescok dio amaituz– nel bel mezzo della strada, san Josemariak italianoz esatea gogoko zuen bezala: bere garaikideen eginbeharrak, lanak eta asmo zintzoak partekatzen zituen. Beraz, gizartea bihozberagoa eta zuzenagoa bihurtzen konprometitu zen, eta Kristoren maitasunez egin zuen. Santuak, Frantzisko aita santuak dioen bezala, Elizaren aurpegi ederrena dira. Dohatsu edo santu berri bakoitza itxaropen bultzada bat da eta bidelagun pizgarri bat kristau bakoitzaren bidean”.