Laura eta Eduardo

Laura Busca. Zumarragatik zerura.

Ortiz de Landazuri-Busca senar-emazteen kanonizazio kausen batzea maitasun kantu bat da. Bi pertsona ezkontzen direnean batak besteari bere burua ematen dio. Aldaretarako bidean ere lotuak egoteak betiko maitasunik badagoela esan nahi digu". Halako argitasunez mintzo zaigu Ines Escauriaza, Irungo publizista eta harreman publikoetako arduradun gaztea, Nafarroako Unibertsitatean lan egiten duena, eta hiru seme-alaba txikien ama.

Artzapezpikua eta Postulatzailea Erromara bidaliko diren kutxatilak lakratuz. Argazkia: Manuel Castells

Hauxe entzuteak itxaropenez betetzen gaitu senar-emazte gazteak. Gure gizartean idiliko dirudi, baina betiko maitasun hori, Zerurainokoa, egiazkoa da eta lor daitekeena. Ezkontza hiruren gauza da: emaztea, senarra eta Jainkoa, eta ezkon bidea, Jesu Kristorena bezala, maitasunezkoa da eta nork bere burua eskaintzen du. Laura eta Eduardok lortu zuten eta haien bitartekotza bila dezakegu guk ere lortzeko".

Ines presente egon zen joan den ekainaren 22an, astelehenez, Laura Busca Otaegui Jainkoaren mirabearen Eliz barrutiko Kanonizazio Prozesuaren fasearen amaieran. Laura, Eduardo Ortiz de Landazuri-ren emaztea zen, Jainkoaren mirabe hau ere, Nafarroako Unibertsitateko Klinikan sendagai ospetsu izan zena. Haren prozesua Iruñeko artxidiozesian itxi zen 2002ko maiatzaren 28an. Biak ziren Opus Dei Prelatutzako kide.

Ekitaldia Iruñeko Katedraleko Sakristian izan zen, Francisco Perez Gonzalez artzapezpikua buru. Han bildu ziren senar-emaztearen familia eta adiskideak eta senar-emazte eta familiako guraso pilo bat, Ines, Beatriz eta Maria bezala, Laura eta Eduardori haien maitasun, leialtasun, beren buruen eskaintza eta ezkon bizitzako alaitasunaren eredua eskertu nahi izan ziotenak.