Kontzertu solidarioa errefuxiatuen alde

Kontzertuko diru-bilketa Irakeko errefuxiatuen alde

Aiete Ikastetxe Nagusiko unibertsitario gazteek antolatutako kontzertua, solidaritatea helburu, Euskal Herriko musikaren bi figura berezik parte hartzen zutela; Donostiako Orfeoia eta Musikene Banda Sinfonikoa.

Joan den otsailaren 26an, bi formazio horiek eszenarioa partekatu zuten, Jose Ricardo Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean emandako kontzertuan, diru-bilketa errefuxiatuen alde eta etxerik gabeko pertsonen alde Caritasen lanari zuzenduz.

Nafarroako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta EHU

Sei hilabete antolatzen ibili ondoren eta beharrezko saioak egin eta gero, dena prest zegoen kontzertua ospatzeko. Arratsaldeko zortzietan eta Kursaal ia-ia beterik, hasi zen kontzertua. Ezusteko jende gazte pilo handi batez gainera, pertsona ospetsuak aurkitzen ziren ere, Donostiako alkatea, Eusko Legebiltzarreko lehendakari and., adibidez.

Han zeuden ere D. Jose Inazio Munilla, Donostiako Gotzaina, Nafarroako Unibertsitateko arduradunak eta proiektu honetara lotu berriko,Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustu Unibertsitateko erantzuleak. Ekitaldian, Gounod, Verdi, Puccini eta Mascagniren obrak interpretatu ziren, entzuleei modu harrigarrian gustatu izan zitzaien programan.

Kontzertuaren onuradunak bi proiektu hauek dira: Caritasen Hotzaldi abegi zentroa, Donostian etxerik gabeko jendeari ostatu eman eta laguntzen diena; eta Ankawa-Erbil (Irak) herrian eskola bat errefuxiatuen haurrentzat. Alberto Ortegak, Irak eta Jordaniako nuntzio apostolikoak, gutun baten bidez eskertu nahi izan die antolatzaileei Ekialde Hurbilean kristauei emandako laguntza. “Lagundu nahi dugu, gai hau gori-gori baitago orain” dio Jorge Olivak, Aiete Ikastetxe Nagusiko hezkuntza zuzentzaileak.

Ekitaldi honetan Ikastetxe Nagusiak 8.000 euro lortu ditu Caritasentzat. Datorren urterako, xede berarekin, unibertsitate gehiagoekin elkartzea, estrategia berriak sortu antolakuntzan, eta ekitaldi txikiagoak baina ugariagoak egitea, dute helburu. “Ematen denaz gainera, garrantzitsua da gizarteari ematen zaion mezua. Kultura ekitaldi baten bidez, besteei lagundu diezaiekegula eta hori egiten dugunok gazteak garela” da bidaltzen den mezua, dio Jorge Olivak.