Jose Manuel Martinez, Iruñeko Ordezkaritzarako Opus Deiko Bikario berria

Pedro Alvarez de Toledo, 1989tik kargu honetan izan dena, Madril-Mendebaldeko Ordezkaritzarako Opus Deiko Bikario izan da izendatua

Javier Echevarriak, Opus Deiko Gotzain-Prelatuak, izendatu du Jose Manuel Martinez (Ciudad Real, 1958) Iruñeko Ordezkaritzarako Bikario berria. Medikuntzan lizentziatu zen, Murtziako Unibertsitean, eta Teologian doktore egin zen Nafarroako Unibertsitatean. Erroman urte batzuk ikasten eman ondoren, 1992an apaiztua izan zen; geroztik, ardurazko zenbait kargutan ari izan da Madrilen eta Iruñean.

Aldi berean, Pedro Alvarez de Toledo, 1989tik kargu honetan izan dena, Madrileko Ordezkaritzarako Opus Deiko Bikario izan da izendatua.

Opus Deiko Prelatutzak hamar ordezkaritza ditu Espainian, bere fededunen eta laguntzaileen ardura izateko. Fededun laikoak, beste kristau guztien antzera eta gauza berberetan elizbarrutietako gotzainen menpe daude. Opus Deiko kide bihurtzeak bizitza kristaua bizitzen saiatzeko konpromisoa dakar.