Jaungoikoaren oso zentzuzko ez den aitatasun horixe da artistak daukana bere lanarekiko

Javier Santurtun, Barakaldoko gauza txiki eta zaharkituen margolaria

Zorroza, Bilbo

Zorroza, Bilbo

Javier Santurtun, 1956an Barakaldon jaioa, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua, 1979tik 1999ra Leioako Gaztelueta ikastetxean Arte Plastikoetako irakaslea. Batera jardun du beti irakaskuntza eginkizunean eta margolanean. Gaur egun margolaritzako eta eskulturako esparruak jorratzen ditu, eskultura publikoa barne.

Zure weben azalpenen artean "materia berrerostea" aipatzen duzu. Zer esan nahi duzu?

Laurogeita hamarreko hamarkadan desindustrializazioa gertatzen denean eta lantegiak gelditzen eta botatzen ari direnean, zoko ezkutuen bila bertaratzen naiz ni: ia margotzeko gai ez diren gauzak, utzitako hondakinak eta zentzurik gabeko guneak. Sarritan arakatzen ditut eta argazki asko ateratzen dut, ibilaldi hauetan zer edo zer esango didan zerbait egon behar duelakoan, gauza zaharkitu hauek anonimatu eta deuseztatzetik ateratzera eramango duena, susmo hau areagotuz doan prozesu luze eta – agian – azalgaitz batean.

Objektiboa arrimatu eta lehen begiratuan "hain ikusgarri" ez diren xehetasunetara zuzentzen dut. Une honetan erakargarri zaidana mamituz, landuz, hausnartuz (kanpotik begiratuta burugabekeria litekeena, ez baita samurra gure arrazoiak ulertzea) materiazko gauza hauekin maitemintzen hasten naiz, halako errukia sortzen zait eta, haienak egin duela ezin onartuz. Eta beren eskasian berrerosiak izateko duin bihurtzen dituen lilura aurkitzen diet (erorialditik izate modu berri batera jasoak, jatorrago agertuz gure aurrean, erabilgarri zirenean baino).

Bada prozesu honetan azpimarra daitekeen zerbait: txikiena eta txiroena denak ere, badezakeela gorde eta erakuts susmatzen ez genuen aberastasunik, berari patxadaz begiratuz gero. Gizakiari buruz ere, erraza da ondorio bera ateratzea, neure burua gauza horietan ispiluetan bezala islatzen baita, eta gizakiaren ahuleriaren zein goitasunaren ikur direlako.

Zu fededun zara, Opus Deiko kidea. Zer modutan daude presente Jaungoikoa eta erlijioa zure lanean?

Noski nabaritzen direla nire lanean Jaungoikoarekin dudan harremana eta nire bizitzan duen tokia. Are gehiago, artistaren lanak sarritan adierazten duelako haren barrena; bizitza eta lana lotuta daude eta elkarri eragiten diote. Daukadan eginkizuna, niretzat, poz jarioa da (gogoz egiten dena eta aberastu egiten zaituena) eta esker onez aritzen naiz, "artistaren bizitza gogorra" izan arren.

Egiten duzunaren motorra ez da dirua irabaztea, beste interes eta amets batzuk baizik, minagoak direnak. Azken batean, abentura bat da, batzutan sufritu arazten zaituena, eta bestetan zorionez betetzen. Baina "egiten utzi ezin zenezakeen" zerbait da, hainbeste nahasten zaitu beste gauza batzuk uzteraino (erosotasuna, seguritatea, lasaitasun ekonomikoa,...). Balorazio irizpide honek agerian uzten du "beste arrazoiengatik" jarduten duzula, beharbada ezohikoak.

Baina ez da lan egitearen atsegina bakarrik: zure jarrera besteei helarazteak ere eragiten baitizu, zure lanaren eta orokorrean zure bizitzaren bitartez. Nire ustez, Jaungoikoak ere amets horixe eduki dezake: nire lana besteentzako on eta bake iturri izatea, alegia, edo gizakiaren arimaren aberastasuna islatzen duten gauzei begiratzen laguntzen duena. Nire asmoa ez da nire lana prediku bihurtzea. Nik aukeratu dudan bizimoduaren ondorio oinarrizkoa, zintzoa eta xaloa da, nahi gabe sortutakoa, Jaungoikoaren eskuak egunero berrerosten nauela sinetsita, nigan jartzen duela bere begirada maitekorra, Berak bere egiten dituela nire ilusioak... Eta ni (hain gutxi naizena) garrantzi handiko zerbait naizela Jaungoikoarentzat. Jaungoikoaren oso zentzuzko ez den aitatasun horixe da artistak daukana bere lanarekiko eta bere eginkizun sortzailearekiko.

Horrela ulertzen dut nik Joan Paulo II.ak, artistei zuzendutako eskutitzean, edertasunaren zerbitzurako artistaren deiaz hitz egitea, baita guztien ongirako artearen espirituzko zerbitzuaz. Nire ustez, artistak asko eskain diezaieke besteei, ez berak egiten duenarengatik, bera denarengatik baizik, mundua eta bere bizitza ulertzeko moduagatik. Bere lanbideari esker baditu halako gaitasun batzuk gauzak gainditzeko, espirituala eta betierekoa “ukitzeko”. Gero, bakoitzarena da besteei agertzeko erantzukizuna, norberak dituen tresnez eta begirada berezkoez.

Industri gaiak ohikoak dira zure eginkizunean. Bizi zaren inguruneak baldintzatzen al du zure lana?

Ia etengabe gertatu da horrela. Nire gaiek lantegia, Bilboko itsasadarra, beti bizi izan naizen Barakaldoko industria hirigintza izan dute ardatz. 74ean, nire lehenengo gauzak egiten hasi nintzenean, ezagutzen ari nintzen margolariek gai hauei ateratzen zieten etekina ikustea deigarri gertatzen zitzaidan. Gauzei erreparatzen ikasten nuen, nik bizitzen nuen errealitatea irudikatzen zuten bezala, alegia. Giro lodi eta mamitsu, erre eta zikin haietan antzematen zekiten lilurak eta edertasunak dar-dar ipintzen ninduten... Eta nire lehenengo koadroetan, magia eta begirada horien bila nenbilen, haien antzera.

Geroztik gaurdaino gai hau izan dut zeregin, eta agortzen ari zela ematen zuen bakoitzean ikuspegi berri batek lantzen jarraitzeko bide berriak zabaltzen zizkidan. Orain, esate baterako, itxura abstraktuago duen ikuspuntu batetik ekiten diot, narratiboari uko eginez eta tankera soilagoak eta neurritsuagoak bilatuz.

Informazio gehiago: www.santurtun.com