Irabia-Izaga 50 urte

Gizarte maila guztietako pertsonei irekia.

Heziketa gaileneko 50 urte.

1964an izan zen. Urte hartan, enpresari eta familien guraso talde suhar bat, gaur santu den Josemaria Escrivá de Balaguer-en proposamena onartu zuen: Ikastetxe bat sortzea, Opus Dei-ren obra korporatiboa, gizarte maila guztietako pertsonei irekia. Horrela, orduan Nafarroako hiriburuaren industria gerrikoa loditzen hasi ziren langileen semeei zuzenduta Iruñean hezkuntza zentro berri bat martxan jartzea erabaki zuten. Errotxapea auzoan sortu zen Irabia, Lan Institutumoduan. La Carbonilla izeneko geletan, udaleko eraikin batean, hasi ziren ikasten 9-13 urteko 80 haur, auzo hartakoak gehienak, 8 irakasleen ardurapean. Ematen ziren eskolak Prestatze ikastarokoak eta Batxilergo Tekniko Laboralekoak ziren. Gaur, mende erdi bat geroago, Irabia-Izaga Txantrea eta Burlataren artean altxatzen da, 52.000 metro karratu ditu eraikin eta kirol-instalazioen artean, eta ia 4.500 ikasle ohi hezi ditu, gehienak aipatutako auzoetakoak, gehi Burlata, Atarrabia, Uharte, Antsoain eta Sanduzelai.

Zenbait hamarkaden zehar, zentro honen ezaugarri izan da kristau espirituaren defentsa hezkuntza bereiziaren bitartez, Nafarroako Gobernuaren zentro kontzertatu bezala. Bere ezaugarrien artean: Hezkuntza berriztapena, teknologikoa eta elebiduna. Horren bidez lortu dute El Mundoegunkariaren ranking-ean 17. Postua Espainiako 100 ikastetxe kontzertatu eta pribatuen artean.

Urte askotan mutilentzat bakarrikhezkuntza eskaini ondoren, 2000. urtean eta instalazio berean hasi zen haur-hezkuntza mixtoa mutiko eta neskatilentzat. Zortzi urte geroago Izaga hasi zen ekitaldiak antolatzen neskatilak eskolaratzeko. Datorren irailan, 2015, irekiko dute Kordobillan egiten ari diren egoitza berria.