Ikasleak boluntario lanetan

Unibertsitateko 152 ikaslek nazioarteko boluntariotzak egin dituzte

Guztira, Nafarroako Unibertsitateko 152 ikasle izan dira joan den udan mundu guztiko 15 naziotan boluntariotzak burutu dituztenak. Okasio honetan Tanzania eta Peru izan dira boluntario gehienek aukeratu dituzten nazioak, 56 eta 41 hurrenez hurren.

Ikasleak batez ere Medikuntza Fakultatekoak dira –50 boluntario–. Zuzenbide eta Hezkuntza eta Psikologia Fakultateek ere nabarmentzen dira –15 ikasle bakoitzak–. Azpimarratzekoa da ere nola gehitu diren Komunikazio Fakultateko ikasleak (2%tik 8%ra) eta Erizaintzokoak (3%tik- 7%ra), baita ISSA School of Management Assistants-eko ikasleen parte hartzea lehen aldiz.

Medikuntzako ikasleek osasunaren esparrura lotutako lanak aukeratzen dituzte batez ere, Honduras eta Perukoak adibidez. Hezkuntzakoek era berean, Filipinas eta Tanzaniako eskola edo umezurtz etxeak. Izan ere, Tantakaren –denbora solidarioaren bankua– helburuetako bat ikasle unibertsitarioak profesionalizatzea da, eta nazio horietan botatzen dituzten hileak garapenerako laguntza profesional eraginkorra bihur daitezela.

Proiektu hauek aukeratzea nahiko korapilatsua izan ohi da, batez ere mugatua izaten delako lantoki bakoitzeko postuen kopurua. Paula Salvador, Nafarroako Unibertsitateko nazioarteko boluntariotzaren koordinatzailea, saiatzen da “ikasleek, ahalmen handiko pertsonak direnez, kontuz aukera dezaten lagundu nahi duten proiektua, horrela bi aldeentzat onurakoa gerta dadin. Hori lortzearren, elkarrizketa eta aholkularitza pertsonalaz gain, jardunaldiak eta hezkuntza ikastaroak antolatzen ditugu ikasleari laguntzeko erabakia hartzerakoan”.