Iciar Astiasaran bi aldiz saritua

Opus Deiko supernumeraria da. Aretxabaletan jaio eta egun Iruñean bizi da. Duela urte bat jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko urrezko domina eta joan den urtean Jakiunde Akademiako kidea aukeratua izan da. Berak kontatzen digu nola uztartzen diren lana eta familia

Iciar bere bulegoan

Foru Aldundiko urrezko domina emandakoan batez ere komentatu zen familia eta lanbideak batera aurrera eramateko daukazun gaitasuna. Nola egiten duzu?

Zinez uste dut pertsona askori buruz esan daitekeela gauza bera eta, zehazki emakumeei buruz. Modu desberdinak daudela pentsatzen dut, nire aldetik estrategia nagusiena lanak eta arazoak sinplifikatzea da. Horretaz gain, lanean nagoenean nire etxeaz ahazten saiatzen naiz eta etxean nagoenean, lanbideaz.

 

Emakumearen eginkizuna Opus Dein bigarren mailakoa dela uste al duzu? 

 Opus Dein, orokorrean, zer gertatzen den esan ahal izateko ez dut behar bezalako informaziorik, nahiz eta pentsatu ez dela horrela, baizik eta bakoitzak bere eginkizuna daukala, besterik ez. Baina esan dezakedana da Opus Deiren egintza korporatiboa den Nafarroako Unibertsitatean, adibidez, han lan egiten dutenen edota bere gobernuan parte hartzen dutenen gaitasun eta jarrerak aintzat hartzean, gizon edo emakume izateak zeharo alde batera uzten direla.

 

Zure etxean ba al dago eginkizunen banaketarik?

 Aitortu behar dut, lanean ez bezala, etxean ez dudala estrategia eraginkorrik. Ez dut esango kaotikoa naizenik, baina agian nire egoeran dauden beste emakume batzuentzat kontsolagarri izan daiteke jakitea nire etxeko antolakuntza bikain izatetik oso urruti dabilela; batez ere egoera desberdinetara egokitzean datza, etapa diferenteetara eta egunean egunekora.

Hau esan eta gero eta handi-handika, badira, bai, bakoitzaren talentuetara egokitzen diren eginkizun batzuk. Adibidez, nire senarra guztiz trebea da edozein matxura edo behin edo behin etxe batean azaltzen diren egoera larriak konpontzeko, hots, larunbatean, asteburuko bogada guztiak egiteko daudenean, garbigailua hondatzen denean; nire alaba Martak badu gaitasuna, nik ez bezala, iganderako menu atsegingarri bat prestatzeko, osagai gutxienekin; nire alaba Cristinak beti izan du joera berezia txikienen alde eta iaioa izan da haurrei denbora ondo pasarazteko; nire seme Carlosek talentu handia du informatikarako eta agian egunen batean lortuko du jakitea nola bidali daitezkeen zabor poltsak zaborrontzira edo txakurraren janaria despentsatik bere platerera; bitartean, patzientzia izango dugu eta egunero oroitaraziko diogu. Txikienak ere badituzte beren eginkizun txikiak.

 

Jakiunde sortu zen egunean beste kideekin

Zertan laguntzen dizu Opus Deik?

Bizitza nahiko korapilotsua da, ez dut zentzu ezkorrean esaten, baizik eta askotan ez delako gauza erraza behar den mailan egotea. Batzutan norberak huts egiten du, bestetan ingurukoek, behin edo behin « sistemak », eta horretaz gain, ez da noizbehinka bakarrik gertatzen Jainkoaren planak eta zureak ez bat etortzea, eta horrek zalantzak sortzen dizkizu. Opus Deik eskaintzen duen bizitzari buruzko haraindiko ikuspegiak eta giza eta gogozko hezierak zeure burua gainditzen laguntzen dizu eta behar den barneko bakea aurkitzen, garaile ateratzen ez bazara, behintzat gauza batzuen gainetik pasa ahal izateko.

 

Mezuren bat jaurti nahi al diozu euskal gizarteko gaurko emakumeari?

Iritzi bat azaldu hobe, mezua bidali baino: asmo zabeleko pertsonak izan behar dugu, urte batzuk barru gure gizartean nagusitzea nahi genituzkeen baloreez arduratu behar dugunak. Asko lagundu diezaiokegu gizarteari gehiago balio duela izatea edukitzea baino ulertaraziz, badirela gizartea blaitu behar dituzten hastapen batzuk pertsonaren duintasunean oinarritzen direnak; gure seme-alabei eta gure inguruko guztiei modu eraginkorrez hori igortzeko gauza izan behar dugu.