Guadalupe Ortiz de Landazuri

Dohatsu aitortua izango da datorren maiatzaren 18an

Egoitza Santuak azaldu du, Frantzisko Aita Santuak –Mons. Fernando Ocariz Opus Deiko Prelatuak zuzendutako eskaera onartuz– Guadalupe Ortiz de Landazuri bere jaioterrian, Madrilen, 2019ko maiatzaren 18an, hurrengo dohatsuaren lehen Jaunartzearen urteurrenean, larunbatez, dohatsu aitortua izan dadila agindu duela. Joan den ekaineko 8an Aita Santuak onartu zuen dohatsu aitortzearen aurretiko miraria.

Angelo Becciu kardinala, Santuen Auzien Kongregazioko Prefektua, izango da buru, Aita Santuaren ordezkari bezala, beatifikazio zeremonian.

Hurrengo asteetan zehar, www.guadalupeortizdelandazuri.org bidez, zeremoniaren lekuaren eta beste ekintza batzuen detaileak emango dira: esker emate mezak eta dohatsu berria hobeto ezagutzeko ekintzak.

“Berri honegatik eskerrak ematen dizkiogu Jainkoari eta Aita Santuari –Mons. Fernando Ocariz-ek dio prelaturako kide eta adiskideei zuzendutako gutun batean–. Aita Santuaren asmoengatik Guadaluperi egiten diodan eskaerarekin bat egin zaiteztela dei egiten dizuet, batez ere Sinodoko Aiten lanengatik, egun hauetan Erroman bildurik baitaude gazteei, fedeari eta bokazioaren bereizketari buruz tratatzeko”.

“Hain zuzen ere, Elizaren ekitaldi honek –prelatuak jarraitzen du– azpimarratzen du nola Jainkoaren eta besteen, baita behartsuenen zerbitzuan eskainitako bizitza bat, pozez eta zentzuz beterik egon daitekeen, hurrengo dohatsuarengan ikusten dugun bezala. Guadalupek Jainkoarekin topo egiten jakin zuen bere lan zientifikoaren eta irakaskuntzaren bidez, baita San Josemariak gomendatu zizkion hezkuntza eta gobernu lan ezberdinetan, hala nola kristau espirituz eraman zuen gaitzan.

Madrileko emakume kimikari hau, urte batzuetan zehar Mexikon eta Italian bizi izana, aldaretara iristen den Opus Deiko lehen kide laikoa, emakumezkoa, da.