Gretty Katherine Salazarrek bataioa jaso du Donostian apirilaren lehen egunean

"Bada jende ugari, ni bezala, bataioa jaso ez dutenak, beharbada ez dutelako aurkitzen laguntza espirituala emateko prest dagoenik"

Gretty, denbora asko daramazu Donostian?

Bai. Perun jaio nintzen, Juniko probintzian, eta hurrengo ekainean bi urte egingo ditut hemen.

Nola etorri zinen Aiete Ikastetxe Nagusira lan egitera?

Nire amaren lagun bati esker: Monica. Berarekin entrebista bat eduki nuen eta orain hemen nago.

Familia guztia al duzu Donostian?

Ez. Lau anaia-arreba gara. Zaharrena hemen dago. Gero ni, bigarrena, ere bai; hirugarrena orain dela gutxi etorri da eta txikiena Perun dago nire aitarekin. Gogorra izan zen niretzat nire herria uztea, baina gehiago oraindik aita eta anaiak uztea.

Ba al da baten bat kristau fedea ezagutzen lagundu dizuna?

Bai, Esther, laneko kide bat. Asko zor diot, batez ere eduki duen pazientziarengatik eta Jainkoaren bidea eraskusteagatik.

Nola ezagutu zenuen D. Rafael Hernandez?

Estherren bitartez. Berak presentatu zidan eta hasiera batetik oso atsegina izan zen nirekin.

Nola uste duzu kanpotik datorren jendeari lagun diezaiokegula?

Sostengu bat emanez. Ez da erraza herri bat utzi eta beste herri batera joatea, batez ere hain desberdinak direnean. Baina Jainkoarengan fedea edukitzeak dena ondo joango dela pentsatzen laguntzen digu.

Ba al dira Latinoamerikako beste pertsonarik bataioa jaso dezakeenik? Zer aholku emango zenioke?

Bai, bada jende ugari, ni bezala, bataioa jaso ez dutenak, beharbada ez dutelako aurkitzen laguntza espirituala emateko prest dagoenik, edo aholku bat eman diezaiokeenik. Fedea izan dezala, zergatik adina ez du inporta.