Agenda 21 programaren barruan Apirilaren 23an Udaletxeko Osoko Aretoan eskolarteko foroa ospatu zen.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako lau ikaslek parte hartu zuten Leioako alkatesari mugikortasun iraunkorrari buruzko iradokizunak helarazten: Leioa-ko kaleak bizitzeko egoki eta atseginak izateko asmoz.
Halaber, Foroko parte-hartzaileek aisia-garaiaz gozatzeko dituzten aukerak analizatu zituzten, Jon Lazkano-k, Kultura zinegotziak iruzkin guztiak entzun zituen arreta handiz eta ikasleen ekarpenak eskertu zituen udala hobetzeko.