Forensic Science Proiektua

Esperientzia interesagarria eta didaktikoa izan da

Leioako Artaza Jauregia izan zen fikziozko antzezlekua, non Bizkaiko zenbait irakaskuntza zentroetako ikasleek, mutilak eta neskak, ARANGOYAkoak haien artean, lan egin zuten Gaztelueta ikastetxeak garatutako Forensic Science Proiektuaren barnean, irakasgai zientifiko eta teknikoetan eskuratzen ari diren ezagutzak erabiltzearren.

Horrela ba, Artaza Jauregian ematen da Leonardo de Vinciren koadro ezezagun baten, Lepokoadun andrearen, erakusketa. Benetan erakargarria bihurtzen da lapur profesional talde batentzat artelan hau, eta erakusketa zabaldu aurretik lapurtzea erabakitzen dute. Ertzaintzaren aurrean salatzen da delitu-egintza hau, eta Ertzaintzak delitugiletako bat atxilotu ondoren, Polizia Zientifikoak ikerketari hasiera ematen dio.

Polizia Zientifikoak bikain simulatutako krimenaren lekuak poliziako agente bihurtu zituen DBH eta Batxilergoko zortzi ikasle. Hauek, beren buzo zuriez jantzita eta egiazko espezialisten aholkularitzarekin, frogak bilatzeko beharrezkoak ziren egintza guztiak burutu zituzten, azken teknologiako gaiak bere esku zituztela.

Esperientzia interesagarria eta didaktikoa izan da, ikerketa zientifikoari dagokien egoera ugari ulertzeko aukeraizan baitute.