Federik gabe, ez nintzateke ohetik aterako

Noelia eta Jesus Mari, Unibertsitateko ikasgelan ezagutu zuten elkar. Biak supernumerarioak dira. Hiru urtez ezkongai izan ondoren, ezkontzea erabaki zuten. Garbi zeukaten familia bat osatu nahi zutela. Beren familia

Noelia

Noeliari zenbat seme-alaba dituen galdetzen diotenean, bi modutara erantzuten du: “lau” edo “bost: Zeruan haietako bat”. Baina Almudenak, Alvarok, Blankak eta Begoñak, beti, aldaketarik gabe, erantzuten dute: “bost gara. Maria Zeruan dago”. Haurrak dira, beraz, filtro gabekoak.

Noelia bosgarren aldiz zegoen haurdun. Bazekien zesarea egin behar ziotela. Haurra maiatzaren 30ean jaio zen, baina ez zuen negarrik egin. Sendagile batek haurra hurbildu zion, esanez haren hazpegietan Down sindromea azaltzen zela. Noeliari lehenik bururatu zitzaiona “goretsia izan bedi Jainkoa” izan zen. 2 kilo eta 300 gramo pisatzen zituen haur hura ondasun izan zitekeela familia guztiarentzat pentsatu zuen. Noeliak, Jesus Marik eta beren seme-alabek sindrome bera duen 28 urteko mutil bat ezagutzen dute, Gillermo, bere etxeko poza.

Ez zuen inoiz pentsatu gauza izango ez zenik bere alabaren gaitza eramateko; aldiz, Jainkoak emango ziela behar zuten indarra, eta Jaunak horrela jaio zedila utzi bazuen, arrazoiren bati izango zuela.

“Haurra eman badidazu, ez iezadazu kendu orain!”.

Noelia

Jaio eta hiru ordu ondoren, Down sindromea duten haurrengan ohikoa den sortzetiko kardiopatia bat zuela esan zieten. Haurren ZIUra eraman zuten. Ebakuntza kirurgiko bat egin behar zitzaion, baina haurra zerbait hazi arte itxaron behar zen, bi edo hiru hilabete. Eta orduan, Noelia lur jota gelditu zen: “Eman badidazu, ez iezadazu kendu orain”; hori zen bere otoitza, negarrari emanez tarteka.

Jaio eta handik bi egunera bataiatu zuten. Maria jarri zioten izena. Jende askoren otoitzak, bisitak, laguntza, lagunek eta lankideek bidali zizkioten loreak aringarri izan ziren Noeliarentzat, mila moduz adierazten baitzioten bere ondoan zeudela. Jesus Marik seme-alabei esan zienean Mariak Down sindromea zuela, kezkatu zien gauza bakarra izan zen jendeak iseka egingo ote zion.

Irailaren hasieran egin zioten ebakuntza. Hamaika ordu iraun zuen. ZIUn ikusi ahal izan zuten. Noelia eta Jesus Mari lur jota zeuden, eta horrela egon ziren bost egunez, goiz eta arratsalde. Egunero beste zerbait azaltzen zitzaion haurrari, eta aldi berean, ospitalean itxaropena mantentzera bultzatzen zieten.

Jesus Mari

“Zuk ematen didazu, Zuk kentzen”

“Egin bedi zure borondatea” zen orain Noeliaren otoitza, beste honekin batera: “Ez ezazu eraman, senda ezazu, egin mirari bat”. Ez zuen inoiz etsi: bere alaba zen. Ez zuen pentsatu nahi hilko zenik, lehenengo otoitza “Eman badidazu, ez kendu orain” bestelako hau bihurtu zen arte: “Zuk ematen didazu, Zuk kentzen”, eta ziur egon zen arte bere gurasoen, anai-arreben, familia osoaren eta lagunen bihotzak urtu zituen haur hura, misio bat betetzera etorri zela mundu honetara, hiru hilabeteko misio labur bat izan bazen ere. Iraileko 8an hil zen, eguerdiko hamabietan. Noeliak ordua azpimarratzen du, Elizak Angelus otoitzaren bidez Jainkoaren Amaren sorkunde orbangabea gogoratu ohi duen ordu bera baita.

“Berez lazgarria dena santuen elkartasunak eramangarri bihurtzen du”

Eta horren ondoren hutsunea, hitzez ezin adieraz daitekeen nahigabea, “federik gabe ez nintzateke ohetik aterako” dio. Eta aldi berean, ziur dago aingeru bat daukala zeruan, egunero laguntzen diena eta beraien alde Jaunari otoitz egiten; etxean naturaltasun osoz hitz egiten dute Mariari buruz; maiatzaren 30ean, alegia, urte bat bete beharko zuen egunean, bere urtebetetzea ospatu zuten. “Bost ume ditut –dio Noeliak–, batek ez dit lanik ematen, aldiz, kendu egiten dit”.

2009ko irailaren 9 hartatik aurrera, Mariak hobea bihurtu duela pentsatzen du, bakarrik merezi duten gauzei garrantzia ematera ikasi baitu, eta laneko larritasunak ere duten neurrian hartzen. “Opus Dein lagundu zidaten Mariaren gaitza eta heriotza naturaz gaineko ikuspegiz begiratzea. Konturatzen zara ez zaudela bakarrik, jende askok laguntzen zaituela bere otoitzaren bidez. Berez lazgarria dena, santuen elkartasunak eramangarri bihurtzen du” esaten digu

Eta Down sindromea duen haur bat ikusten duen bakoitzean, hunkituta gelditzen da, ezinbestez.

Eta, alde batetik, Maria aurrera ateratzeko ahalegin guztiak egin eta bide guztiak bilatu zituzten profesionalak ikustean, eta bestetik, paradoxa gisa, bere amaren sabelean dagoen haurra, ardura guztiak behar dituela, gizarteak –gizarte berak- errespetatzen ez duela ikusirik, kezkatuta geratzen da.