Euskara itzalpetik plazara

14 emakumeei eta zendu diren senideei oroigarri bat entregatu zitzaien inaugurazio ekitaldian.

Ixilpean ala itzalean jardun dute urteetan, zailtasun ani-tzei aurre eginez. XX. mendean zehar emakume izanagatik pairatutako zailtasun eta trabez gain, euskaraz jardutearen zailtasuna ere jasan dituzte. Baina orain argitara atera dira, euskaraz bizi eta lan egin duten 14 emakumeren lana behintzat errekonozitu da. Hemen baditun 14 erakusketak Perpetua Saragueta, Maritxu Viscarret, Feli Setoain, Mikela Labayen, Petra Azpiroz, Paulina Urkiola, Luzia Goñi, Mikaela Gastesi, Ceferina Fontellas, Ana María Echaide, Mirentxu Loyarte, Xole Erbiti, Pakita Zabaleta eta Sagrario Alemanen lana goraipa-tzen eta plazaratzen du.

Erakusketa Ines Castiella irakasle eta koordinatzailearen beraren ideia batetik sortu zen, emakume hauen lana ezagutaraztea helburu izanik. Castiellaren lanaren emaitza atzo inauguratu zen eta abenduaren 20a arte bisitatu daiteke Iruñeko Kondestable jauregiaren bigarren solairuko patioan.

Inaugurazio ekitaldia hamalauei omenaldi bat egiteko momentu bikaina izan zen eta bertan, protagonistei eta, zendu direnenen kasuan, senitartekoei oroigarri bat eman zitzaien. Bestalde, datorren urte hasieran erakusketa berriro egongo da ikusgarri Nafarroako hiriburuko emakumeen etxean.

PROFIL EZBERDINAK Erakusketan XX. mendean euskararen sustapenaren eta normalizazioaren alde lanean aritu diren profil pertsonal eta profesional ezberdinetako hamalau emakume bildu dira. Hauek irakaskuntzan, ikerkuntzan eta ikerkuntzan, musikagintzan, kazetaritzan, idazkuntzan, bertsolari-tzan, zinemagitzan, administrazioan merkataritzan edota hizkuntzaren beraren memoria eta testigantza iraunarazten aritu dira lanean, ber-tzeak bertze.

Hamabortz taula daude, lehena erakusketaren beraren aurkezpena delarik eta bertzeek protagonisten argazkiak eta biografiak biltzen dituzte. Bertzalde, taulen ondoan kokaturiko pantaila batean emakumeen ikus-entzunezkoak erreproduzituko dira. Gainera, erakusketaren edukiak jasotzen dituen 5.000 liburuxka argitaratu ditu Iruñeko Udalak.

Erakusketa abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Egunaren kariaz antolatu da eta Iruñean euskara normalizatzeko eta susatzeko jardueren barruan dago ekimena. Bestalde, Emakumeak izendatu Iruñeantaldearen bulkada jaso du eta panelen eta ikus-entzunez gain, bertze jarduera osagarri batzuk ere antolatu dira. Datorren ostegunean, bertso-saio bat eginen da erakusketan barna. 18.30ean izango den hitzordu honetan Saioa Alkaiza, Irati Majuelo eta Sarai Robles bertsolariek hartuko dute parte.

ANA MARÍA ECHAIDE

Irakaslea. Euskarazko eta Gaztelaniazko Hizkuntzalaritzan irakasle eta ikerlari aritu da Nafarroako Unibertsitatean. Han Euskal Hizkuntza eta Kultura katedraren zuzendari izan zen 1980 eta 2002 urteen artean. Aitzindari izan zin Nafarroako euskalkien ikerketan Koldo Mitxelenaren irizpideak jarraituz. Euskaltzain urgazlea da 1982az geroztik. (Noticias de Navarran argitaratua)