“El Código da Vinci” liburua, gehiegizko asmazioa

Elizarekin horrelako jarrera erakusten badu, ez da harritzekoa Opus Deirekin ere huts egitea

‘El Código Da Vinci’ fikzioko nobela da, antikatolikoa, salmentei begiratuz gero mundu osoan zehar arrakasta lortu duena. Ale salduen kopurua 30 milioitik gorakoa izanik eta 30 hizkuntzatara itzuli da. Filmerako eskubideak Columbia Pictures-en eta Ron Howard zuzendariaren esku daude (Russell Crowe protagonista izanik), mediatiko kulturaren berezko gertaera dugu jadanik. Nobelak transmititzen duen mezua, funtsean, hurrengoa da:

1. Jesus ez da Jainkoa: ezein kristaurik ez zuen pentsatzen Jesus Jainkoa denik, harik eta Konstantino enperadoreak, 325. urteko Nicea-ko kontzilioan, jainkotu egin zuen arte.

2. Jesusen ohelaguna Maria Magdalena izan zen; euren semeak, euren odola zeramatzatenak, Santo Grial-eko dinastia merobingiarren sortzaileak Frantzian, eta nobelako protagonistaren arbasoak.

3. Jesus eta Maria Magdalena -artasuna bata eta emetasuna bestea- bitasunaren adierazgarria ziren (Marte eta Atenea, Isis eta Osiris bezala); Jesusen lehen jarraitzaileek "emetasun sakratua" gurtzen zuten; emetasunarekiko gurtze hau ezkutuan dago Tenplarioek eraikitako katedraletan, Priorato de Sion izeneko Ordena sekretuan -zeinaren kide baitziren Leonardo Da Vinci, Isaac Newton eta Victor Hugo- eta kultur-kode isilpekotan.

4. Konstantinok 325ean asmatu zuen Eliza Katoliko maltzurrak pertsegitu egin zituen emetasunaren gurtzaile tolerante baketsuak, horretarako milioika sorgin hil eginaz Erdi Aro eta Errenazimenduan, atsegin ez zitzaizkion ebanjelio guztiak apurtuz eta komeni zaizkion laurak bakarrik errespetatuz. Nobelan, Opus Dei makiabelikoa saiatu egiten da, zertarako-eta sekretua, alegia, Jesus eta Maria Magdalenaren semeak Grial direla eta “kristauen” lehen jainkoa emea zela, heroiek ez argitaratzeko.

Eta, guzti hori, erudizio, ikerlaritza historiko eta dokumentazio-lan serioa izango balitz bezala aurkeztua. Liburuaren hasierako ohar batean, Dan Brown egileak, zera adierazi du: "nobela honetako arte, arkitektura, dokumentu eta erritual sekretu guztiak fidagarriak dira". Baina, historia edo artezko liburu serioak gutxi dira Brow-en liburutegian, azpilanerako sasi-zientzia ugaria den bitartean. Dan Brown-ek, beraren web orrian dio, argiro, ez duela zentzugabekeriaz beteriko nobela bat, dibertitzekoa bakarrik idatzi: “argitaratzen dudan sekretua mendeetan zehar xuxurlatu izan da. Ez da nirea”.

“El Código da Vinci”-ren okerrak Opus Deiri buruz

Dan Brown-en liburu hau fikzioa hutsa da eta, fikzioa hain nabaria denez, ezinezkoa dugu informaziorako iturri garrantzizkoa bezala onartzea. Opus Deiren deskribapena zehaztasunik ezakoa da, bai inpresio orokorrean eta baita zehaztasun konkretu askotan ere.

1. Liburuan, Opus Dei, mundu moderno eta sekularraren eta Vatikano II.a Kontzilioaren etsai bezala agertzen da. Eta alderantziz da, hain justu.

2. Opus Dei ez jakina da Eliza eta gizartean emakumearen zereginaz. Errealitatea, erabat desberdina da. Opus Deiko emakumeek, gizartearen sektore guztietan dihardute lanean. San Josemaria aurrelaria izan zen puntu honetan: Opus Deiren gobernuan hartzen dute parte, maila guztietan, eta emakumearen sustapenerako ekimen garrantzitsutan ari dira, bai lehen munduan, eta baita hirugarren munduan ere.

3. Liburuan, Opus Dei aberastasunean eta boterean dago zentraturik, faltsuki. Txiroen aldeko erronka, Elizaren doktrina osoan dago. Bere ardura pertsonak euren sinismenean laguntzea da, gero, sinismen hori, ohiko bizitzan bizi dezaten. Opus Deik ez du, ezta edukiko ere, inongo motatako agenda politikorik.

4. Liburuan, Opus Dei, sekta katolikoa bezala dago aurkeztua, gezurra dena. Honek ez du zentzurik, zeren betidanik Elizaren zatia izan baita. Elizbarrutiaren aldetik izan zuen lehen onespena, 1941ekoa da. 1982an, Aita Santuak Prelatutza Pertsonala bihurtu zuen, Elizako antolakuntza-egituren arteko bat dena (beste batzuk elizbarrutiak, ordinariatoak dira). Elizarako eta Aita Santuaganako leialtasuna, horra hor Opus Deiren ezaugarrien arteko bat. Sinismen katolikoaren adierazpide guztiak guztiz errespetagarriak dira. Sinismen, praktika eta debozio guztiak, Eliza Katolikoarenak dira.

5. Opus Dei Elizako zati bat denez, bat dator haren irakaskuntza guztiekin, baita penitentzia eta buru-eskaintzarekin zerikusian daudenekin ere. Izatez, irakaskuntza horiek, Kristoren Nekalditik datoz, guztiongatik hil baitzen. Elizak gonbidapena egiten digu “gure buruaz hil egitera”. Penitentzia ohikoa da Elizak eliztarrentzat aurkezten dituen santutasunerako eredu askotan: San Frantzisko Asis-koa, Santa Teresa Jesusena eta Santa Teresa Lisieux-koa; San Tomas Moro, San Inazio Loiolakoa, San Frantzisko Sales-ekoa... Opus Deian, mortifikazioen artean eguneroko bizitzarekin zerikusian daudenei ematen zaie garrantzi gehiena.

6. Prelatutzak, Elizaren beharrizan pastoral eta ebanjelizatzaileak erantzuteko sortzen dira momentu konkretuetan. Zeregin hori, pertsona ohikoen artean santutasunerako deialdi unibertsala zabaltzea da, nola-eta lana eta beste jarduera sozial eta familiakoak santutzearen bidez. Horra hor Elizak espero duena Opus Deiren aldetik. Eta zerbitzu horretan eskolak eta ospitaleak, edo erretiroak ere egon daitezke, baina guzti horiek bitartekoak baino ez dira. Funtsezkoa, santutasuna da.