Danborrada, Tecnun-en ongi finkatuta dagoen tradizioa

Orain dela 4 urte sortu zen konpainia Mayor Borja Martinez danborraren eraginez

Urtero, urtarrilaren 20an, San Sebastian Martxa entzuteak zirrara sortzen die hirian kokatzen diren ehun danborraden lerroetako pertsonei. Hala nola urtez urte kaleetako espaloietan edo Parte Zaharreko Konstituzio Plazan itxaroten ari diren oinezkoei. Festa hau atzerritik etorritako gazteak ere erakartzen ditu Desmond Moru, Francisco Velasquez eta Andreina Morales bezala. Nigeria, Honduras eta Venezuelatik etorritakoak. Tecnun-en ingeniaritza ikasketak hasi zituzten eta ordudanik ez zaie burutik pasatzen desfilatu gabe gelditzea.

Orain dela lau urte jarri zuen martxan konpainia Eskolak. Zehazki, Borja Martinez, Ingeniaritza Industrialeko Masterreko ikasle izana, ahalegindu zen martxan jartzen. Beren konpainia –irakasleek, enplegatuek, ikasleek eta ikasle izanek osatua– sortzeko ilusioak, hasierako oztopoak gainditu zituen, adibidez, banda bat aurkitzea. Hala ere, 2015tik hona bandak ez du hutsegin; Lumbierretik, Nafarroatik, etortzen da, hain zuzen ere.

Danborrak hilabete bat iraun dute arrada egiten Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoan; iruindarrak, bizkaitarrak, andaluziarrak, Errioxakoak, baita nazioarteko doktoreak saioak egiten egon dira gaurko egunerako.

Euriak ez du Tecnun-eko Danborradaren 129 partaideen –danborrari, sukaldari, urketari, eta gastadoreen artean–ibilaldia galarazi. Hotzak era ez du gelditu Koruak “ekipoaren festa” bezala izendatu duen tradizioa, Tecnun-eko egutegian ondo finkatuta dagoena; partaideak beren artean ezagutzera eraman ez ezik, giro lasaiagoan harremanak izatera errazten duena.