Bilboko gotzain laguntzaileak deia egin die familiei “lanean topo egitera ateratzen den Jesus ezagutzeko”

Mario Izetak, Bilboko gotzain laguntzaileak, Ikastetxean Ama Birjinari Bederatziurrenaren bigarren egunean zehar, Gazteluetako familiei eman zien homilía

  Bilboko gotzain laguntzaileak, Mario Izetak, animatu egin zituen Gaztelueta ikastetxearen, Bizkaian Opus Dei-ren obra korporatiboa denaren familiak “hemengo gauzen lozorrotik iratzartzeko” Abendualdian zehar, geroago “familian, lanean topo egitera ateratzen den Jesus ezagutzeko”. “Abendualdia itxarote-aldia da. Ezin zaigu gertatu birjin memelak modura; Jesus egunero dator gugana, behar gaitu eta ezin dugu Bera ez ezagutu” esan zuen joan zen abenduaren 1ean, Gazteluetako otoitz-lekuan ospatu zen Ama Birjinari Bederatziurrenaren lehen egunean. 

Jarraian agertzen dugu gotzain laguntzaileak eman zuen homiliaren laburpen bat: 

“Azpimarratzea nahiko nuke Abendualdia graziazko denboraldi berri baten modura. Izan ere, honela da: Jainkoa berriro dator gure ondora, lo egotetik, ohiko gauzen lozorrotik iratzartzeko. Hona, denboraldi honetako lau ezaugarriak: desiratu, itxaron, zain egon eta otoitz egitea. 

Lehena, desiratzeko aldia dugu: Jainkoa desiratzea, berau baita gure bihotzak nahi dezakeenik sakonena. Atzo, igandez, irakurri genuen Isaiasen hitzekin:”Ai zerua urratu eta jaitsiko bazina. Orduan urtu egingo dituzu mendiak zure indarrekin”. Horixe Jainkoaren nahia. Gizakia, nahiengatik mugitzen da, eta Jainkoaganako nahi hau da Haren irudia garenaren ikurra, gugan aztarna utzi duenarena. 114 salmoak dioenez: “Nire arima zure egarriz dago. Nire ahoa lehor-lehor dago”. Nik, zer nahi dut nire bizitzan? Norantz jotzen dut nik?

Ume batek jangura galtzen duenean, gaixo denaren seinalea da. Gauza bera gertatzen zaio gizakiari, Jainkoaganako nahirik ez duenean. Hemengo gauzak ez dira gai gure gosea asetzeko eta asko dira euren interesengatik oka eginik daudenak. Hau gertatzen bada, Jainkoa ukatu egingo dute azkenean. Eska dezagun gaur: Jauna, nik izan dezadala Zuganako gosea, Zuganako egarria, ez ditzadala beste gauzak bilatu; ezpada Zu zerbitzatzeko desioak baizik. Loilako San Iñaxiok zioen: “Jauna, Zurekin eta Zu modura”. Jauna, beti zurekin txirotasunean, Gurutzean, gero, baita Aintzan ere Zurekin egoteko. Jainkoaganako desioa sorrarazi behar dugu Abendualdi honetan. 

Abendualdia, itxaropen aldia dugu. Aita Santuaren bigarren entziklikak, “Spes Salvi” diosku “itxaropenez salbatuak izan garela” San Pabloren hitzetan. Jesukristo da itxaropen fidagarri eta egiazko bakarra. Bera bakarrik. Horregatik esan nahi nizueke ez dezazuela itxaropena jarri beste gauzetan, ez fidagarriak ezta egiazkoak ere ez diren beste gauzetan. Gaur egun, asko dira euren bihotza, itxaropenak, aberastasunetan, euren dirutan jartzen dituztenak. Zertarako balio die orain, aurtengo krisialdi ekonomikoaren hondamenarekin? Erdi milioitik gorako langabetuak. Gauzak, ekonomia, ez dira azken itxaropena. Gogoratzen duzue parabola hura, bihitegia betea izanik atsedena hartzea erabaki eta gau hartantxe Jainkoa bila joan zaionarena? Jainkoak ematen dio parabola horri gakoa: gizakiaren bizitza ez dago dituen ondasunen pean. Egiazko bizitza, betirako dena, ez dago dituzun ondasunen pean. Lehen irakurgaiak zioen. Salbamena, Jainkoak ematen du (…)

(…) Gaur eskatzen diogu Ama Birjinari, bere Bederatziurrenaren egun honetan irakats diezagula Jainkoa desiratzen. Emaiguzu erne dagoen bihotza. Ez gaitezela lozorroan bizi. Otoitz egin dezagun San Pablok modura: “Iratzarri, ez egizu lorik, altxa zaitez hilen artean zeren Kristo izango baita zure argia”. Ilusio berarekin itxaron egin zuen Ama Birjinak Jesusen jaiotza, itxaron dezagun guk Gabona. Gauza materialek ez gaitzatela distraitu. Gabon gauez nahi dezaguna gure Kristo, gure Jauna izan dadila. Jauna, bada hemen zerbitzatzen zaituen bihotz gazte bat, agian jaio zinaneko estalpea baino zikinagoa. Zatoz nire bizitzara. Horrelaxe eskatzen diogu Ama Birjinari, lagun gaitzala Abendualdia bizi izaten”.