Pablo VI.ak, 1966ko abuztuaren 6an, Kontzilioan prelatutza pertsonalak sortzeko ekimena bete egin zuen, Ecclesiae sanctae “motu proprio”aren bidez. Agiri horren arabera, laikoak etorkizunean sortuko ziren prelatutza pertsonaletan kidetu ahal izango ziren, sinesle laikoaren eta prelatutzaren arteko bitariko itun baten bidez.
Urte bete geroago, 1967ko abuztuaren 15ean, Pablo VI.ak adierazi zuen, Regimini Ecclesiae universae konstituzio apostolikoan, prelatutza pertsonalak Gotzainen Kongregazioen menpean egon eta Aita Santuak sortuko zituela, Gotzainen Batzar interesatuen iritzia entzunez gero.
1988ko Pastor Bonus konstituzioaren 80. artikuluak berretsi egin zuen Regimini Ecclesiae universae izenekoan esandakoa.