Bikario laguntzaile

Bikario laguntzaile eta Bikario nagusiaren izendapenak

Opus Deiko Prelatuak Mons. Fernando Ocariz Opus Dei PrelatutzakoBikario Laguntzaile izendatu du eta Mons. Mariano Fazio Bikario Nagusi.

Prelatutzako Estatutuetan aurrez ikusita dagoen aukeraren arabera, Mons. Javier Echevarriak, Opus Deiko Prelatuak, Mons. Fernando Ocariz (Parisen jaioa, 1944ko urriaren 27an) Bikario laguntzaile izendatu du, Prelatutzaren gobernurako behar den botere betearazlea duela, Prelatuaren eskumen bereiziak barne, apezpiku ordena erabiltzea eskatzen dutenak izan ezik.

Izendapenaren dekretuan, abenduaren 9an datatua, Prelatuak adierazten du "Prelatutzaren lan apostolikoaren hedatzeak, eta eskualdeko barrutien eta pastoral arreta Opus Deiren esku dagoen zentro eta lanen gehiagotzeak, Prelatuari dagokion gobernu lanaren handitzea ekarri dutela". Horregatik –eransten du– "nire adina ere gogoan edukita, Bikario laguntzaile bat izendatzea egoki dela ikusten dut".

Prelatutzaren Bikario Nagusi bezala, Mons. Fernando Ocariz-en ordez, Mons. Javier Echeverriak –Kontseilu Nagusiaren boto eztabaidatuaz– Mons. Mariano Fazio izendatu du, orain arte Opus Deiko Bikario Argentina, Paraguay eta Bolivian. Mons. Fazio Buenos Aires-en jaio zen 1960ko apirilaren 25ean.

Izendapen hauek jakinaraztean, Prelatuak Opus Deiko kideei eta Prelatutzaren pastoral ekitaldietan parte hartzen duten pertsona guztiei otoitzak eskatu dizkie, Opus Deiren lanari apostolutza bizitasun berri bat emateko, Elizaren eta arima guztien zerbitzuan