Bikario Berria Euskalerrian

Jorge Nava da izendatua

Rafael Salvador-en ordez, orain zortzi urte izendatua.

Jorge Nava Garcia (Madril, 1958), Fernando Ocariz-ek, Opus Deiko Prelatuak, prelatutzaren delegazioko bikario Iruñean izendatu du. Barruti honen barruan Nafarroa eta Euskadi sartzen dira.

Madrileko Unibertsitate Autonomoan Zuzenbidean lizentziatua eta Nafarroako Unibertsitatean Zuzenbide Kanonikoan doktore, Jorge Navak 2010ean izendatua izan zen Rafael Salvador ordezkatzen du. Hau Nafarroan geratuko da apaiz-lanetan.

Jorge Navak etapa hau “ilusioz” aurrera eramango duela dio, eta “Frantzisko Aita Santuak mundu osoan ematen ari den ebanjelizazio bultzadari laguntzeko gogoz”. Bere ustez, Aita Santuak aipatzen duen “Eliza irteeran” horrek eskatzen duena da pertsona eta erakunde kristauak guztiei atera behar zaiela bidera, agian gazteei eta familiei bereziki.

Nafarroan emandako lehen egunetan, bikario berriak gotzainen batzuk bisitatu ditu eta prelatutzako pertsonek sustatuak diren hezkuntza eta sorospen erakunde batzuk zuzenean ezagutu ditu. Datorren 26an, san Josemaria hil zeneko (1975) urteurrenean, Opus Deiren eta Nafarroako Unibertsitatearen Fundatzaile izan zenaren ohorean, urtero bezala, ospatuko den mezaren buru izango da, zentro akademiko horren kiroldegian.