Belagua Ikastetxe Nagusia

Ikastaro Hasiera

Belagua Ikastetxe Nagusiak, Nafarroako Unibertsitateko zentro akademikoak, jan den astean, asteartez, 2015-16 ikastaroari hasiera ematen dion ekitaldia ospatu du.

Ekitaldia Nafarroako Unibertsitateko Eraikin Zentraleko Gela Nagusian izan da eta Iritzi Publikoaren katedradun Esteban Lopez Escobarrek egin du hitzaldia, “Bizitza, agertoki” izenburu duela. Ohi den bezala, joan den urteko memoria irakurri da ere.

Sortu zenetik, 1962an,45 nazionalitateko 8.000 ikasle baino gehiago igaro dira unibertsitate erakunde honetatik eta haren eskaintza akademiko eta kulturalari onura atera diote. Sortzean zeukan helburua ez da aldatu: unibertsitarioak hezi, profesional bikain eta langile onak izan daitezen, zerbitzu grina eta gizartearekiko erantzukizunezko konpromisoa garatuz. Horrela, espiritu kritiko, inkonformismo on eta herritartasun zentzuaren bidez, gizartea hobetzen laguntzeko ekimenak martxan jar ditzaten. Aldi berean, Nafarroako Unibertsitateko ikasle eta lankideei oro har eta Iruñeko hiritarrei ekitaldi hauek mesede egiten die.