Baztango bideetan barna

PEDRO LÓPEZek amaitu berri du "Caminatas en Baztán y Baigorri" izeneko bildumaren bigarren liburukia. Liburu horretan, zazpi ibilbide nagusiren berri ematen digu, zehatz mehatz, hango mendi eta ibarretan barna, bere mendizaletasuna hedaraziz; horrezaz gainera, testuekin batera, bertako faunari buruzko azalpenak ematen ditu eta eta elizei buruzko hausnarketak ere eskaintzen dizkigu.

Opus Deiko apaiza den PEDRO LÓPEZek amaitu berri du "Caminatas en Baztán y Baigorri" izeneko bildumaren bigarren liburukia. Liburu horretan, zazpi ibilbide nagusiren berri ematen digu, zehatz mehatz, hango mendi eta ibarretan barna, bere mendizaletasuna hedaraziz; horrezaz gainera, testuekin batera, bertako faunari buruzko azalpenak ematen ditu eta Baztango herri guztietako ingurumenari, bizimoduari eta elizei buruzko hausnarketak ere eskaintzen dizkigu. Lehenengo liburua aski polito saldu zen; bigarren hau ez dugu, baina, zati batean behintzat liburutegietan ikusiko. Zain gaude, beraz.

Zer dela eta aukeratu dituzu zaldi gaineko ibilbideak Nafarroaren eta Iparraldearen mugan zehar?  

- Ba, nik esango nuke, bidaldi sendoak prestatze aldera, alde batetik bestera jauzi eginez ibili behar dela. Gainera, banuen interesa liburua pixka bat mugakidea izan zedin, eta nolabait bi aldeen berezitasunak eta horien arteko harremanak nabari zitezen. Izan ere, mendizalearen ikuspegitik begiratuta, garrantzizkoena mendia da, eta mendiak bi aldeok ditu; hain zuzen, mendira alde batetik zein bestetik igo gaitezke, eta interesatzen zaiguna da mendiaren inguruan dagoen gauza orotaz jabetzea. 

Mendizale

Zein ikuspegi eransten dio liburuari sendagileak eta biologoak?

- Sendagilearen ikuspegia zenbait orrialdetan islatzen da. Orrialdeotan ikusten denez, mendian zehar ibiltzeko –eta batez ere ibilaldi gogorrak egiteko– ibiltariaren tresna nagusi diren oinak zelan zaindu behar diren azaltzen dut. Mendian jateko eta edateko eskema ere zenbait aldiz aipatzen da liburuan. Biologoaren ikuspegiari dagokionez, bertako landaretza nabarmendu nahi izan dut, hala nola, txilarra, nonahi aurkitu baitezakegu Baztanen eta Baigorrin. Lore bitxiren bat ere aipatzen da liburuan, berbarako, zohikaztegiko errosta, lore urdin ederra dena, aski bitxia eta toki bakan-bakanetan baino hazten ez dena. Aipatzeko modukoak dira, baita, iratzeak ere, eta ez iratze arrunta soilik; Baztango toki heze-heze jakin batzuetan San Joan iratzeak ere aurkitu izan ditut. Liburuan zehatz-mehatz kontatzen dut non idoro ditudan. 

Elizondo

Apaizaren ikuspegia?

Irakurleak gauzak ezagutuko ez balitu bezala azaltzen saiatzen naiz. Adibidez, Angelusa zer den esplikatzen dut. Sarritan, liburuan elizetara hurbiltzen garenean, Ama Birjinaren irudiak azaltzen ditut, zer esangura duten; gauza bera egiten dut zenbait menditan dauden gurutzeez ere. Azken batean, gure bide guztietan islatzen den kristau kultura berreskuratzea da nire asmoa, dena delakoagatik kultura hori galdu egin delako.

 Mendizalearen ikuspegia?

-Baztanek ia Goi Pirineoa ahaztea eragin dit. Nik oso atsegin ditut hiru milakoak  eta mendi batean altuera garaiera iristen zarenean mendia beste modu batera ikusten dela aitortzen dut; baina esan behar dut, baita ere, mendizale bat erabat aseturik sentitzen dela Baztango mendietan barna. Jendeak uste du erdipurdiko mendiak direla, eta egia esan, ez da inondik inora ere horrela, zeren eta oso behetik hasten baitzara igotzen eta erabat aseturik geratzen zara. 

Lehenego liburua

Hizkuntzalariarena? Berben itzulpenak ikusita, badirudi euskara menderatzen duzula

- Nahiago nuke horrela balitz. Atsegin dut gauzak sakon aztertzea. Igotzen ari naizen mendiaren izenak zer esan nahi duen jakitea gustatzen zait. Arrunt polita da errekasto, mendi edo baserri baten izenaren esanahia azaltzea. Inguru hura guztia hobeto ezagutzeko beta ematen dit horrek. Izenak mendia hobeto ezagutzeko aukera ematen du. Nik badut euskarazko hiztegi bat eta oinarrizko ezaguera batzuk, baina arreba ere badut eta hark ongi daki euskaraz; Hondarribian bizi da eta berba zailago batzuk ere itzuli dizkit. Beste batzuk neuk itzuli ditut, frantsesa oinarri hartuta. Oro har, aholkulariak izan ditut aldamenean. Lacoizquetaren landare hiztegia ere erabili izan dut. 

Iturria: Diario de Navarra