Beren mantentze pertsonalaz gain, Opus Deiko kideak eta laguntzaileak prelatutzako behar pastoralen gastuez arduratzen dira. Gastuok, funtsean, hurrengoak dira: prelatutzako apaizen mantentzea eta gaikuntza, prelatutzako kuriaren egoitzarekin loturikoak eta, premiazko larrialdiaren kasuan, numerario eta agregatuen senide hurbilei prelatutzak ematen dizkien laguntza ekonomikoak.
Logikoa denez, Opus Deiko kideek eliza, parrokia eta abarrei ere laguntasuna ematen diete.
Gainera, prelatutzako kideek, Opus Deiko laguntzaileen eta beste pertsona askoren laguntzaz, arimak zerbitzatzeko asmoz, izaera zibileko ekimenak sustatu eta ekonomikoki mantentzeko saiatzen dira (laguntza, hezkuntza eta abarrezko jarduerak, irabaztasmorik gabeak eta gizarte-arretarako helburuz eginak). Prelatutza arduratu ohi da orientabide espiritual eta dotrinalaz.
Apostolutzako ekimen hauek, herrialde bakoitzean beren motako erakunde zibilentzat erregimen legal eta fiskala dute. Esan den bezala, haien kudeaketa eratu dituzten pertsonei dagokie, ez Opus Deiri. Erakunde sustatzaileek erantzukizun osoa dute horietako antolakuntza, ekonomia eta abarrezko alderdiez, instalazio eta zuzkidura materialeko jabeak izanik. Ekimen bakoitza, beraren mota bereko beste edozein modura finantzatzen da: onuradunek ordaindutako kopuruak, besteen laguntzak, dohaintzak, e.a. Sarritan apostolutza korporatiboko egintzak defizitarioak dira, garatzen duten jarduera-motagatik, batetik, eta irabaztasmorik gabeak direlako, bestetik. Hori dela-eta, gorago aipaturiko Opus Deiko kideen, laguntzaileen eta beste pertsona askoren dohaintzez gain, dirulaguntza publikoak jasotzen ohi dituzte, agintari publikoek gizarte intereseko jarduerentzat dituztenekoak, eta baita fundazio pribatu eta enpresen laguntzak ere.