Aita Santuak Guadalupe txalotzen du

Aita Santuak txaloaldi bat eskatzen du Guadalupe dohatsuarentzat

Frantzisko Aita Santua, joan den igandean, Guadalupe Ortiz de Landazuri kimikaria aldaretara goratzeak sortutako pozarekin bat egin zuen. Eta Vatikanoko San Pedro plazan, Regina Coeli errezatzean, esan zuen emakume honek, “Opus Deiko kide laikoa, pozez zerbitzatu zituela bere senideak, ebanjelioa irakatsiz eta iragarriz”.

“Haren testigantza eredu bihurtzen da egintza sozialetan eta ikerketa zientifikoan konprometituak dauden emakume kristauentzat. Egin diezaiogun txalo dohatsu berriari!” esanez amaitu zuen Aita Santuak.

Igandean, Madrileko Vista Alegre Jauregian, 12 mila pertsona zeuden beatifikazioagatik esker emateko ospatu zen mezan. Mons. Fernando Ocariz Opus Deiko Prelatua zen buru, eta denei animatu zien bete-betean irekiak egotera “Jaunak bakoitzaren bidez egin nahi dituen gauza handiei”.

Egin zuen homilian, Guadalupe Ortiz de Landazurik 1954an San Josemariari Mexikotik idatzitako gutun bat aipatu zuen, non dohatsu berriak Opus Deiko Fundatzaileari bere bihotza zabaltzen zion eta santu izateko zuen irrika agertzen.

“Bere inguruko jendearentzat, pertsona arrunta zen: familiaz arduratzen zen, hemendik hara zebilen, lan bat bukatu eta bestea hasi, pixkanaka bere akatsak zuzentzen saiatuz” esan zuen.

“Santu bakoitza Jainkoaren lan bikain bat da: mundu honetan presente egiteko Jainkoaren modu bat; “Elizaren aurpegirik ederrena”. Guadaluperen beatifikazioak –Opus Deiko lehenengo kide laikoa, santutasun eredu bezala proposatu duena Elizak– kristau guztiei gogoratzen digu Jainkoak santu izatera deitzen gaituela, san Josemariak 1928tik aurrera predikatu, eta Kontzilio Vatikano II.ak jaso zuen bezala.

Guadalupe munduan zehar ibili zen misio hori aurrera eramateko, Madriletik Bilbora, Mexikora… Eta lehen apostoluek bezala, aurre egin behar izan zion zailtasun eta lan askori, bihotzeko gaixotasuna barne. Horrek indarra gutxitzen zion, heriotza ekartzeraino 1975ean.

“Guk ere izan, izango ditugu oztopoak gure bidean: nekeak, oinazeak, ulertu ezinak… Orduan gogoratu behar dugu santuen jarrera. Jesusekin ditugun harremanen bidez, adore eman, sendotu eta on egiteko gure inguruan”.