Ahobizi eta belarriprest

Urtero bezala Euskaraldiarekin

Tecnun eta Ceit-eko zuzendaritzek, egindako bileretan erabaki zuten aurtengo Euskaraldiarekin bat egitea, lan harremanetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekinbide hau bultzatuz.

Ahobizi eta belarriprest partaidetza moduez gainera, euskara dakitenen eta ulertzen dutenen artean erabilpena bultzatzea da helburua, eta horretarako Euskaraldiaren aurtengo edizioak ariguneak dakartza berritasun bezala: alegia, lan esparruan euskara tresna bezala erabiltzen duten taldeen bisualizazioa lortu ahal izateko guneak.

Tecnun eta Ceit-ek bi partaidetza bide hauek bereganatu zituzten Nafarroako Unibertsitateko campus teknologikoak euskararekiko duen konpromezua gizartearen aurrean azaldu dadin, 2018.eko edizioan egin zuenaren antzera.

Aurreko edizioan bezala, izena ematen zutenek ahobizi edo belarriprest rolekin parte hartu zuten:

AHOBIZI:

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.

Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

BELARRIPREST:

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.

Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Tecnuneko langileek esteka hau erabiliz eman behar zuten izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/entitateak/tecn... . Tecnun-eko ikasle eta erregistratutako langileek Ahobizi edo Belarriprest-eko txapak har ditzakete urriaren 28tik aurrera Ibaetako eraikineko atezainean.