Afrika Elkarrekin Bai

12 emakume afrikarrek laguntza eskatzen dute

12 emakume afrikarrek laguntza eskatzen dute ostalaritza ikasketak egiteko Kenyan.

Gipuzkoako 20 sukaldari baino gehiagok dei honi erantzuten diote eta laguntzen dute haien ametsa gauzatu dadin.

Jackline, Samaris, Owino, Stencey… sukaldari gipuzkoarrei zuzendu diren emakume afrikar gazteen izenak dira, Kenyan ostalaritza ikasketak egiteko haien laguntza eskatuz.

E-mailez bidalitako gutunen bidez, haiengana zuzendu dira, beren egoera pertsonalak deskribatuz, beren familietako oztopoak, eta lan bat eduki eta emakume autonomoak izateko hezi ahal izateko duten beharra azalduz. Autonomoak izan nahi dute, ez ordea inguruan dutenaz ahazteko, baizik eta, prestakuntza profesionalak ematen dien autonomiaren bitartez, modu eraginkorragoz beren familiei eta tribuari laguntzeko.

Kenyako bi ostalaritza eskolek ematen diete beren ametsa lortu ahal izateko aukera: Kibondenik eta Tewak. Batzuek ikasketak hasiak dituzte, baina familiako oztopoengatik edo diru kontugatik utzi egin izan behar dituzte aldi batez, beste batzuek ez dira hasi eta laguntza bilatzen dute.

Emakume hauen eskaerak ostalaritzako profesionalen aldetik erantzuna izan dute; bai baitakite ongi profesional hauek zer den hutsetik hastea, negozio bat berriz asmatzea, eta behin eta berriro hastea, daukaten onena ematera daramatzaten bizi proiektu bat aurrera eramateko.