50 urte geroago

Miravalles-El Redín: nafar ikasle eskukada eder bat

50 urte geroago, Iruñeko 6 familiek imajinatu zuten ikastetxeak 2.000 ikasle eskolatuak ditu gaur egun ikasturte bakoitzean, bi urtekoen ikasgelatik hasita Batxilergo azken ikasturteraino (17 urtekoak).

Miravalles-El Redín-eko ikasgeletatik nafar ikasle eskukada eder bat igaro da dagoeneko. Aurten zorioneko daude, ikastetxearen 50. urteurrenaren ospakizuna dela eta.

Zentroaren Zizur Nagusiko egoitzan izan da erakunde ekintza. Kiroldegia bete-beterik egon da urteurrena ospatzeko hara bertaratu direnekin.

Ekintzara Iruñeko ingurune sozial guztietako ordezkariak heldu dira, baita Nafar Gobernuko Lehendakaria, Uxue Barcos, zeiniJesus Mª Ezpondak, El Redin-eko zuzendariak, eta Elena Izquierdok, Miravalles-ekoak, harrera egin dioten.

Ekintzaren erdigunea familia sustatzaileei egin zaien omenaldiaizan da, baita, El Redin-eko zuzendari izana eta orain Fomento de Centros de Enseñanza-ren zuzendariorokorra den Joan Curcó-ren hitzaldi bat.

Ekitaldian, ikastetxearen sortzearen arrazoiak gogoratu dira, hala nola hezkuntza pertsonalizatuaren alde egindako apustua, hura izan baita arrakastaren ardatz nagusia, familia haien abentura gaur egun nortasun ezaugarritzat mantendu dadin.

Ekitaldiaren bitartean oroitzapenezko bideo bat aurkeztu da ere 50 urte hauetan ikastetxeak izan dituen protagonista batzuk azalduz: zuzendari, guraso, lehengoak eta gaurkoak, irakasleak –jubilatuak eta gaurkoak, ikasle –gizaseme nahiz emakume- ohiak eta gaurkoak.

Gainera, erakusketa bat agerian jarri da argazkiekin; denek gozatu ahal izan dute haietaz, ikasle ohiak batez ere.

Ospakizunak ikasturtearen hasieran hasi ziren dagoeneko Iruñeko Katedralean meza bat ospatuz, eta beste ekitaldi bat El Redín-eko egoitzan. Aurrez ikusia dago ere bilera bat Madrilen ikasle ohiekin, non oroitzapenezko liburu bat aurkeztuko den.