2018ko Danborrada

Beste urte zoragarri bat

Raimundo Sarriegik, Donostiako soinu-bandaren konposatzaileak, ez zuen pentsatuko, noski, 1861ean, 150 urte pasa ondoren, urtarrileko 20 batean, Honduras edo Peruko gazte batzuk hiriko kaletan zehar ibiliko zirenik danborrak hots bakarrez joka eta donostiarren ilusio berarekin himnoa abesten.

Tecnungo danborrada, bai bere ibilera laburragatik bai bere kideen adinagatik, gaztea da. Orain hiru urte sortu zen, Borja Martínez-en, Donostiako ingeniaria eta ikasle izanaren, ahaleginari esker. “Helburu hartu nuen. Lortu behar dut” erabaki zuen Ingeniaritza Industrial Masterreko bere azken urtean. Borjak, 6 urte zituela, dagoeneko Euskal Bilera Konpainian gastadore bezala desfilatzen zuen. Hazten joan zen neurrian, danborrera pasa zen, eta barrilera gero “soinekoa sartu ez zitzaidan arte. Literala”, dio barrez sustatzaileak.

Orain Tecnungo Danborradaren Danbor nagusi da, konpainiaren giderra eskuan duena, eta hori donostiar batentzat den-dena da. “Zoratuta zaude. Donostiakoa ez den jendeak osatuko du zuk egin nahi duzun danborradaren erdia” gogoratzen du esaten ziotela pitin bat eszeptikoki lagun batzuk. Baina berak bere horretan jarraitzen zuen: “Ateratzen denean, berriz hitz egingo dugu”, esaten zien. “Gaur zorionak ematen dizkidate. Harro nago”.

Eskolako zuzendaritzaren laguntzari esker eta enplegatu batzuenenari, ere, Patri Smith, Franklin Díaz adibidez, eta Marta de Juana eta Maria Jose Aramburu diruzainena, Danborradaren komisioa gauzak lotzen ibili zen 2016ko urtarrilaren 20an irteteko seinalea eman zen arte. Sustatzailearen amak, Monika Salaberriak, hartu zuen bere gain hasieratik soinekoak josteko lana. Irailean, ikasturtea hasten denean, hasten da Salaberria danborradan lehen aldiz sartzen direnen soinekoak josten, urtero baitaude ikasle, irakasle edo ikasle izanak danborradan parte hartzeko gogoz.

Ezinezko proposamen bat zirudiena, Mikel Arcelus-ek dioen bezala, ezin ken daitekeen tradizio bihurtu da orain danborrada osatzen duten 129 kideentzat, danborrari, sukaldari, urketari eta gastadoreen artean. Bere historia labur honen barruan, bere lerrotara erantsi dira Nigeria, Peru, Costa Rica, Mexiko, Honduras edo Venezuelako ikasleak, nafarrak, katalanak eta andaluzak ahaztu gabe, ezta 75 donostiarrak, horiek izan baitira festa honen sentimenduaren kutsapenaren errudunak campusean. Izan ere, “80 pertsona geratu dira itxarote zerrendan, Coro Aycart-ek penaturik dioenez.

“Bihotzak esan zidan gustatuko zitzaidala halako gauza batean parte hartzea. Bai kolore ederrak. Ohitura desberdinak partekatu eta ikasi nahi ditut”.Hori sentitu zuela lehenengo aldiz desfilea ikusi zuenean, esaten digu Nigeriako doktoregai den Desmond Moru-k. Aurten hurbilagotik bizi izan dut. “Inork ez du planteatzen datorren urtean danborrada egingo dugun ala ez. Beti izango da”, dio pozik Francisco Velasquez-ek, Honduraseko ikasleak, hasi aurretik. Paula Castro-k, Costa Rica-ko ikasleak, Amaia Garmendia bere lagunak bultzatuta, aurten eman ditu erebere lehenengo pausoak urtekari bezala.