Prelatua Toronton

Ipar Ameriketako bidaia bukatzeko Torontora abiatu zen

Vancouveren pasatako egunen ondoren, prelatuak Toronto Pearson Nazioarteko Aireportuan lur hartu zuen astelehenean, 12,arratsaldeko seiak aldean. Hari itxaroten ari zirenen artean Daniel eta Magda zeuden beren sei umeekin eta ongi etorria ematen zion pankarta batekin ere, non CN Tower-en irudia, Kanadako eraikin handienarena, agertzen zen.

Egun horretan Mons. Ocariz Wilson Heights-en egon zen, prelatutzako zentroetako bat, non Torontoko metropoli aldeko pertsona askok kristau heziera hartzen duten.

Hurrengo egunean prelatua Ernescliff Collegen egon zen, egoitza unibertsitario bat, Torontoko Unibertsitateko campusean aurkitzen dena, ikasle eta profesional gazteekin topaketa bat izateko. Heziera kristau bat edukitzearen garrantziaz hitz egin zien; horrek “ez du esan nahi kontzeptuak, ideiak eta balio abstraktuak ezagutzea, baizik eta Jesu Kristori geure pertsona eratzen utz diezaiogula, gure izaera Jesusenarekin bat egin dadila bilatzea”. Gure kristau deiaren barruan sor daitezkeen erronkak aipatzean, “zenbat eta handiago oztopoak, orduan eta ugariago da Jainkoaren grazia; gure ondoan baitago Bera laguntzeko”.

Kintore Collegen, adin guztietako emakumeentzat hezkuntza ekitaldi ugari antolatzen dituen egoitza unibertsitario batean, prelatua Opus Deiko kide eta beren famili eta adiskideekin bildu zen. Txistek, kantak eta baita magiako truku batzuk egin ziren eta horien artean Mons. Ocarizek azpimarratu zuen une guztietan alai egoteak dakartzan mesedeak: “Alaitasunak bihotza zabalik edukitzea uzten digu eta eguneroko erronka eta oztopoei erantzuna aurkitzeko hobeto prestatuak gaude”. Kintore College 2012an ireki zen eta Torontoko unibertsitateko campusean dago ere.

Bazkaldu ondoren, prelatuak Hawthorn School bisitatu zuen. Toronton aurkitzen den eskola independente bakarra neskatilentzat inspirazio katolikoa duena. Orain dela 30 urtesortu zen. Hawthorn-ek baditu ere haurtzaindegiak eta lehen eta bigarren hezkuntzan bikaintasuna aitortzen zaio. Mons. Ocariz zuzendaritza batzordearekin etaeskolako langileekin bildu zen eta emakumeen alde egiten duten zerbitzuan animatu zien. Ondoren, bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleekin ere egon zen. Arratsaldean 200 pertsona inguru izan ziren harrera eman ziotenak prelatuari Torontoko Fairview Library Theatre-n eta solasaldi animatu bat izan zuen haiekin. Beste gaien artean, lanaren balioa, oinazearen zentzua, kristauen misio apostolikoa, eta alaitasunaren ebanjelizatzeko balioa aipatu ziren.