San Josemariaren Albuma

Modu atsegin eta jostagarri batez bere bizitza ezagutzera emateko aukera

San Josemariaren bizitza ikastetxeko ikasleen artean hobeto ezagutaraztearren, zenbait aukera hartu genituen kontuan. Aukera hauei bueltak emanez “San Josemariaren albuma” gaia sortu zen, San Josemaria modu atsegin eta jostagarri batez ezagutzera emateko aukera bezala.

Batxilergo lehen urtean ematen dut eskola eta lan oso desberdinak eginarazten diet ikasleei. Lan talde batek album hori egin zezakeela proposatu nuen. San Josemariaren gazteendako biografia batzuk utzi nizkien, irudiak Interneten bidez lortu zituzten, kromoen testuak idatzi zituzten, etab. Hilabete batzuetan zehar lan egin ondoren –gainean egonda, noski– album hau burutu zuten. Eta batxilergoko ikasle hauek arduratu ziren beren proiektua lehen hezkuntzako irakasle guztiei aurkezten, nola egin zuten azalduz eta ikasleen artean albuma eta kromoak nola banatu zezaketen iradokiz.

Lehen hezkuntzako ikasturte bateko ikasleen artean albuma banatzea izan da ideia, eta ikasturte horretako irakasleek egintza on baten “sari” moduan kromoak banatu ditzatela: eskolara denboraz iristeagatik, etxeko lanak egiteagatik, jangelan ongi portatzeagatik, tiradera ordenan edukitzeagatik, uniformea ondo eramateagatik… Ikasleek kromoak hartu eta errepikatuak beren artean aldatzen dituzte albuma osatu arte. Ekintza hau epe jakin baten barruan egiteko pentsatua dago (20 egun gutxi gora behera). Epe horretan jolastu, ikasi, kromoak dakartena irakurri, albuma margoztatu… eta san Josemariaren bizitza ezagutzen dute. Ekintza hau urtero errepika daiteke ikasturte jakin batean.

Ikasleak zoratuta daude “San Josemariaren albumarekin” eta beren artean lehiaketa atsegingarri bat sortzen da: nork kromo gehiago lortzen dituen; eta ikasleek kontatzen dutenei begira, ongi samar ezagutzen doaz San Josemariaren bizitza.

Irakasleek ere pozik daude, ikasleak hezteko modu on bat baita, haiek hain gogoko dituzten kromo hauekin sarituz eta guztiak lor ditzaten animatuz.

Albuma ikus daitekeen tokia:

www.gecoas.com/religion/sanjosemaria/inicio.htm