Opus Deiren berri Suitzan

Toni Zweifel-en beatifikazio prozesua aurrera doa, testigantza ugarik xehetasun asko eman baitituzte iadanik

Zuricheko bista orokorra

Toni Zweifel, 1938-ko otsailak 15-ean Verona-n jaioa, enpresaburu suizar baten semea zen. Ingenieri karrera Zürich-eko Eskola Teknikoan (ETH) ikasi eta gero, sendi enpresan urte gutxi batzuk eman zituen. Handik ETH-ra berriro bueltatu zen Termodinamika Institutoko patentetan lan egitera. Baina ez zen izan hau bere behin behineko lantegia. Urte batzuk geroago, 1972-an, garapen-bidean dauden herrien pobreziaren jakitun, LIMMAT fundazioa (www.limmat.org) sortu zuen beste pertsonen laguntzarekin. Zürich-en kokatutako fundazioak, Toni-ren 17 urtetako zuzendaritzapean, ehundaka proiektu bultzatu zituen munduan zehar. Batik bat, helburuak hirugarren munduko sendi eta emakumeen promozioan, medikuntza garapenetan eta gazteen formazio programetan gauzatu ziren.

Bestalde, 1962-an Toni Opus Deiko kide bihurtu zen, bere ikasle garaietan San Josemariak sortutako instituzioa ezagutu eta gero. Bokazio hau leialtasun eta gorputz eta arima haundiz bizi izan zuen. Bere lan bizi eta emankorrak lagun hurkoei begira egin zituen beti. Guzti hau umore eta apaltasunez betetako bizimodu batean.

Minbizia, bere bizitzaren osotasunean agertua, Jainkoaren borondate bezala onartu zuen, eta ondorioz, gaixo egoera bere lanbide gisa ezarri zuen. Testigantza ugarik egoera honetako eta bere bizitzako beste momentuen xehetasun asko eman dituzte iadanik bere beatifikazio prozesurako. Seguraski –nork daki– urte gutxi barru, ingenieri honen beatifikazioa gauzatzekotan, bere kanonizazioaren lehengo pausoak emango dira.

Zürich, 2005ko ekaina