“Santu izatea behartua zaudela pentsa ezazu egunero. –Santu!, ez da gauza bitxiak egitea: barne-bizitzan eta eginbeharrak heroikoki egiten, ongi amaituz, saiatzea baizik”. San Josemaria
Opus Deik zabaltzen duen mezua da, bataiatu guztiak santutasunera deituak daudela, bakoitzak bere lana eta eginbeharrak betez.
“Opus Deiren jarduera nagusia, bere kideei eta nahi duenari munduaren erdian kristau zintzo bezala bizitzeko baliabide espiritualak eskaintzea da” esan ohi zuen fundatzaileak.
Opus Deiko prelatutzaren arau juridikoak, hauek dira: Elizaren zuzenbide orokorra, Ut sit konstituzio apostolikoa eta Opus Deiren beraren Estatutuak edo zuzenbide bereziko Kodea.
Kide guztiak, ohiko beren lan profesionalaren bidez, beharrizan pertsonal eta familiakoez arduratzen dira.
Apostolutza ekintza korporatiboak Opus Deiko kideek, beste pertsona batzuekin batera sustatzen dituzte eta prelatutzaren bermea dute. Ekintza horietan Opus Dei kristau orientazioaz arduratzen da.
Prelatuak —eta, beraren ordez, haren bikarioek— du Opus Dein jurisdikzioa: prelatutzako berezko Gotzaina da. Prelatutzako gobernuaren ezaugarrien arteko bat, kolegial erakoa izatea da eta, hortaz, prelatuak eta bere bikarioak, gehien bat laikoez osaturiko kontseiluekin lankidetzan ari izaten dira beren karguetan.
Eliza Katolikoaren zuzenbidea, prelatutza pertsonala izeneko figura juridikoa, Vatikano II. Kontzilioan aurrikusi zen.
Opus Dei bazen, lehendik ere, laikoez eta apaizez osaturik, nazioarteko eremuan pastoral eta apostolutza zereginean lankidetzan ziharduen batasun organikoa.