Sorrera

Eliza Katolikoaren zuzenbidea, prelatutza pertsonala izeneko figura juridikoa, Vatikano II. Kontzilioan aurrikusi zen.

Presbyterorum ordinis (1965-XII-7) 10 zk. dekretu kontziliarrak ezarri zuen “herrialde edo estatuetan, edo baita mundu osoan ere, talde sozial desberdinen aldeko zeregin pastoral bereziak egiteko” etorkizunean sortu ahalko zirela “elizbarruti berezi edo prelatutza pertsonalak”, besteak besteko erakundeen artean.

Kontzilioak, malgutasun handiko figura juridiko berri bat osatu nahi zuen, kristau mezuaren eta bizi izatearen egiazko zabalkundean laguntzeko asmoz; izan ere, horrela, Elizaren antolakuntzak hobeto erantzuten die bere misioaren eskakizunei, zeren gizakien historian baitago sartuta.

Zuzenbide Kanonikoak aurrikusi du, prelatutza pertsonal bakoitzaren legedia, Elizaren zuzenbide orokorra eta berezko estatutuak izatea.