Saxum. Mons. Alvaro del Portilloren oroitzapenak

Joan den uztailaren 12an “Saxum. Mons. Alvaro del Portilloren oroitzapenak” dokumentala eman zen lehen aldiz. Antonio Tormo kazetariak zuzenduta eta Alvaro del Portilloren jaiotzaren mendeurrena dela eta egindako dokumental honen estreinaldiak interes berezia hartzen du orain, joan den ostiralean Aita Santuak haren bitartekotzaz egindako miraria aitortzen duen dekretua sinatu zuela jakitean.

Testigantza eta irudi argitaragabeak erabiliz, 30 minutuko iraupena duen dokumental honek Eliza Katolikoak XX mendean izan dituen pertsonaia gailenetako baten alderdi nabarmenenak tratatzen ditu. Jasotako testigantzak “Elizarekiko zerbitzua”, “Vatikano II.a Kontzilioan egindako lana” eta berak sustatu zituen ekimen sozialak azpimarratzen ditu.

“Zuzenean ezagutu duten ehun pertsonaia baino gehiagoen testigantzak jaso ditugu, eta denek berak zabaltzen zuen bakea azpimarratu dute. Harrera onekoa zen bete-betean”, esaten du Tormok.